Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 331

ADMINISTRAZIO KONTRATUAK

331

handiak izan, eta zerk sortu dituen kontutan izan gabe. Horrela, obra kontratuetan, obra amaitu eta eman aurretik materialak, lana edo industria galduz gero, kontratariak jasan beharko du galera hori (Kode Zibilaren 1589 eta 1590. art.ak). Oinarrian, badirudi administrazio kontratazioan ere horrelaxe izan behar dela, Legeak azkar adierazi duelako printzipio hori indarrean dagoela obra kontratuetarako izan ezik (99. art.: «kontratua kontratariaren pentzutan betearaziko da; hala ere, obra kontratuetan kontutan izan beharko da 144. artikuluak ezarritakoa»). Dena dela, hori ez da beti horrela, salbuespen gehiago daude eta.

A) Ezinbestea Arrisku eta mentura printzipioaren lehenengo salbuespena sortzen da, ezinbeste kasu batzuen ondorioz, eskubidea aintzatesten zaionean kontratariari, material eta lansarietan gertaturiko galerengatik kalteordaina jasotzeko. GARCÍA DE ENTERRÍAk zioenez, Herrilanen Baldintza Orokorren Pleguak bertsio desberdinak izan zituen joan den mendetik (1888 eta 1903), eta horietan ere orduko onartu zen kontratariak kaldeordainak jasotzeko zuen eskubidea, ezinbesteak eragindako galera, matxura edo aberia zein kalteengatik sorturikoa; horrela, salbutu egiten zen res perit domino izeneko araua, eta kontratari pribatuari baino hobari gehiago ematen zitzaion kontratua Administrazioarekin egiten zuenari. Legeak jaso egiten du, orain, Administrazioarekin kontratua egiten duen enpresariaren salbuespen hori, eta zerrendatu egiten ditu ezinbeste kasuak, horietan kontratariak eskubidea baitu kalteordaina jasotzeko. Halakotzat hartuko dira atmosferako elektrizitateak eragindako suteak, lurrikara nahiz itsas ikarak eragindako kalteak, obrak eraikita dauden lurrak mugitzearen ondoriozkoak edota horietan eragin zuzena dutenak, gerra garaietan sorturiko triskantzak, lapurreta nahasgarriak, uholdeak, edota ordena publikoaren urratze larriak (144. art.). Bestalde, jurisprudentziak modu oso hertsian definitu du ezinbestea: gertaera ez ohiko edo ustekabekoak dira, ze naturaren aparteko gertakizun bortitzek edota gizonen salbuespenezko egintzek —gerrak adibidez— sortarazten dituzte (1982ko urtarrilaren 29ko epaia); bestela, horiek gertatzeko, arrazoi salbuespenezkoak, ustekabekoak, nahitaezkoak, jazarriezinak eta kanpokoak egon behar izaten dira (1984ko urtarrilaren 20ko epaia). Horrenbestez, ondokoak ez dira ezinbeste kasuak izango: Espainiako antzinako Saharan tenperatura altuen eraginez sorturiko elektrizitate egonkorra (1979ko otsailaren 19ko epaia); haizerauntsi eta eurijasak (1980ko azaroaren 17ko epaia); enpresaren kaudimengabeziaren ondoriozko krisi espedientea (1978ko abenduaren 11ko epaia); Espainiako moneta desbalioztatzeko erabakitik sor-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu