330
RAMON PARADA
Hala ere, kontratuei buruzko legerian ez da argi aintzatesten factum principisetik ateratzen den kalteordaina jasotzeko eskubide hori. Dena dela, badaude eskubide horren oinarri bezala har daitezkeen manuak: adibidez, Herri Administrazioaren erantzukizun objektiboa eta kontratuz kanpokoa ezartzen dutenak, batez ere, legegigintza jardueren ondoriozko erantzukizuna (Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 145 eta 146. art.ak); edota, Administrazioaren erabakien ondorioz zerbitzua bilakatu ezin daitekeenean, kontratariak kalteordaina jasotzeko duen eskubidea ezartzen dutenak [168. d) eta 170.4. art.ak]. Edozein kasutan ere, joera gero eta handiagoa dago factum principisa ustekabeko arriskuen teoriarekin parekatzeko, teoria horren kasuetarikoa da eta: herri botereen eskuhartze ekonomikoaren neurri batek eragindako ustekabeko arriskua. Jurisprudentziak, factum principisa kontratutik kanpo hartzen den administrazio neurritzat jo izan du; neurri horrek zeharkako eragina du kontratu harremanetan eta kargagarriegi bihurtzen du kontratu ko prestazioa; dena dela, neurri hori onartzeko, beharrezkoa da ustekabea izatea, kausalitate harremanak egotea eta zerbitzuaren kudeaketari jarraitzea ezinezkoa izatea (1985eko azaroaren 20ko nahiz abenduaren 2ko nahiz eta 1982ko irailaren 30eko epaiak). Ustekabetasunik ez egotearen ondorioz, 1982ko epaiak gaitziritzi egin zion TVE elektronikako gaiez hornitzeari buruzko kontratu batean sortutako kalteak —Ministroen Kontseiluak erabakitako diru desbalioztapenaren ondoriozkoak—ordaintzeko uziari; desbalioztapen hori nazioarteko merkataritza jarduketa batean gerta daitekeen egoeratzat jo da. 1985eko azaroaren 20ko eta abenduaren 2ko epaiek, aldiz, oniritzi egin zieten factum principisa dagoela eskatzen zuen uziari eta medeapen eskubideari: Ogasun Ministeriok emandako zenbait aginduren ondorioz erregaien prezioek gora egin zuten eta Gizarte Segurantzaren anbulantzi zerbitzua ematean ere eragina izan zuen.
8. ARRISKU ETA MENTURA PRINTZIPIOAREN SALBUESPENAK Orain arte ikusitakoaren arabera, kalteordaina edo diru konpentsazioa Administrazioak edo arlo publikoak sortutako kalteen ondorioz ematen da, baina kontratariaren benetako «ondarezko bermea», benetako diru orekarako eskubidea, arrisku eta mentura printzipioa gainditzen denean sortuko da; orduan, kalteordainaren zergatia ez da izango Administrazioak edo arlo publikoak itundutakoari egindako kaltea. Zuzenbide pribatuko arau horren arabera, kontratari bakoitzak jasan beharko du kontratuko aleasa, hau da, alderdi biek egin beharko diote aurre, bai hasieran pentsatutako baino irabazkin gehiago izateari eta bai negozioan galdutakoari, nahiz eta galera horiek oso