328
RAMON PARADA
(bermea ez ematea edota, batez ere, kontratua epe barruan ez formalizatzea); azkenik, kontratu horien zurruntasuna, eta edukiari buruzko betekizunak kontratu zibiletakoak baino gehiago direla azaltzen diguten kariek (kontrataria epeak betetzean berandutzea). Dena dela, kari horietatik bik bakarrik dakarte suntsiarazpena beti: bermea ez emateak eta gertatze bidezko kaudimengabeziak. Gainerako kasuetan, kontratuaren suntsiarazpena nahibadakoa da. Ondorioz, kontrataria hiltzen denean, edo gertatze bidezko ezgaitasuna jasan behar duenean, Administrazioak horren jaraunsle zein oinordekoekin jarraitu ahal izango du kontratua; sozietatea zatitu egin denean, edota enpresak ekarpena egin duenean, hortik ateratzen den erakunde onuradunarekin aurrera eroan ahal izango du Administrazioak kontratua. Iku si dugun bezala, Legeak bost suntsiarazpen kari aintzatesten dizkio Administrazioari. Kontratariak, ordea, suntsiarazpena eskatu egin beharko dio Administrazioari —ezin izango du berak erabaki—, eta eskatu ere, kasu batean bakarrik: Administrazioa zortzi hilabete dagoenean ordaindu gabe.
7. KONTRATARIAK DUEN ESKUBIDEA, ADMINISTRAZIOAREN ERABAKIEK ALDATURIKO DIRU OREKARI EUSTEKO. IUS VARIANDIA ETA FACTUM PRINCIPISA Administrazioak kontratuan eduki eta formari dagokienez dituen ahalmen izugarriek alderdien arteko desberdintasun handia sortzen dute Administrazioaren kontratu harremanetan. Ahalmen horien ondoreak biguntzeko, kontratariak diru orekarako eskubidea du; eskubide horren arabera, Administrazioak edo beste edozerk sortutako kalte adina akzio izango ditu kontratariak kaltegaleren ordainketa eskatzeko. Badirudi administrazio kontratazioaren arau guztiak, Hamar Manamenduak izango bailiran, bitan laburtzen direla: batetik, kontratariak eman beharreko prestazioak Administrazioak bere kabuz egin eta desegin, osatu eta bere erara moldatu eta konpontzen dituela, eta batzuetan, kontratua suntsiarazi ere egiten duela; eta bestetik, kontratariak eskubidea duela kontratumentura horretatik kalterik gabe ateratzeko. Gauza bera gertatzen da mandatu kontratuan, ze bertan mandatariak mandatugileari jasanarazten dizkio, bai erabakitakoa betetzeak eta bai beraren aginduek eragin dizkioten kalte eta gastu guztiak (Kode Zibilaren 1709 eta 1729. art.ak). Beraz, ez da harritzekoa gaur egun kontrataria Administrazioaren lankide edo mandataritzat jotzea, eta ez bakarrik Administrazioaren aurkako interesak dituen subjektutzat. Beraz, Administrazioak, aldaketak bere kabuz egiteko ahalmena erabilita, kontratuaren diru oreka alda dezake. Hortik datorkio kontratariari ius variandia egikaritzearen ondoriozko konpentsaziorako eskubidea; eskubide hori