Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 309

ADMINISTRAZIO KONTRATUAK

309

beharrezkoa izango da kontratariak aukeratzeko prozedura batzuei jarraitzea. Hala ere, gai arazotsua da kontratu horietan sartzen diren baldintzen pleguen (capitolati generali) izaera araudizkoa ala kontratu hutsezkoa den zehaztea. Bestalde, autore batzuek contrato del diritto pubblico adierazmoldea erabiltzen dute Administrazioaren eta norbanakoaren arteko egintzak aipatzeko; egintza horien bitartez, herri objektuari buruzko negozio juridikoa burutzen dute, adibidez, herri zerbitzu eta jabariaren emakida, herri enpleguetarako harremanak etab. Batzuen iritziz, ez dira Zuzenbide publikoko kontratuak, eta norbanakoaren borondatea alde bakarreko egintzaren baldintza (atti di sottomissione) besterik ez da. Tesi horren oinarriak hauexek dira: alderdiak ez daudela berdintasunezko egoeran, sortzen diren harremanak guztiz legepean daudela (herri enpleguko harremanak dira horren adibide argia), eta kontratu horien objektua saldu eta eros daitezkeen gauzak direla. Jarrera bi horien tarteko batek onartu egiten ditu contratti ad oggetto pubblicoak, beste zenbaitek deitzen dieten bezala, «baldin eta, herri ahalgoak egikaritzean, ondarezko alderen bat agertzen bada eta alde hori negoziatzeko modukoa nahiz betebeharren bidez arautzeko modukoa bada, eta ez bada beharrezkoa Administrazioari kasuan­kasuan kontratatzeko ahalmena ematea» (GIANNINI). Herri horietako Zuzenbideak ez du onartzen administrazio kontraturik Frantzia, Belgika eta Espainiakoak bezala, eta horrek segurtasunik gabeko etorkizuna ematen dio Europako Erkidegoaren Zuzenbideko erakunde horri. Hori konpontzeko, Administrazioaren pribilegioak berrikusi eta Kode Zibilaren arauei hurbildu beharko zaizkie administrazio kontratuaren arauak (CH. HEN). Horrela, erraztu egingo litzateke nazioko nahiz nazioarteko tartekaritza; eta, batez ere, errazago lortuko litzateke Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioko epaien exequatura, eraentza zibil eta merkataritzakoa duten beste herri horietan; izan ere, herri horiek nolabaiteko jelosia diete Administrazioaren pribilegioei eta administrazio jurisdikzioen kutsu babestaileari. Ikuspegi horretatik, eta BASSOLSek dioenez, zenbait aldaketa susmatzen dira administrazio kontratuaren edukizko arauketan; aldaketa horiek oraindik ez dira gauzatu, baina segurutik luze barik finkatuko dira Europako Erkidegoa bilakatu ahala.

2. ADMINISTRAZIO KONTRATUA DEFINITZEKO IRIZPIDEAK Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeak administrazio horiek egindako kontratu guztiak ukitzen ditu, baina administrazio kontratuei bakarrik aplikatzen zaie oso­osoan; beraz, oso garrantzitsua da kontratu horiek eta kontratu pribatuak bereizteko irizpidea zehaztea. Administrazio kontratuak bereizteko ohiko irizpidea herri lan edota zerbitzuren batekin zuten loturan


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.