308
RAMON PARADA
erantzuteko, ARIÑOk bere egiten du barrister edo abokatu ingeles batek 1971. urtean emandako iritzia: «orain arte, gobernuak egindako kontratuak auzitegiek ez dituzte sailkatu kontratu pribatuetatik kanpo dagoen kategoriatzat; hala ere, errealitateak erakusten digunez, bietatik bat: edo horiek ez dira inola ere kontratuak, edo kontratutzat hartzen baditugu, kontratu horiek hiritarrari eginbeharrak bakarrik ezartzen dizkiote, baina ez diote eskubiderik ematen…; beraz, kontraturik badago, behinbetiko mugak izango dituzte». Hortaz, ondorio bezala, hauxe dio autore horrek: benetako Common Law contrat batean ez lirateke onartuko Britainia Handian gobernuak egindako kontratuek dituzten mugetatik nahiz kontratu horiek berrikusteko ahalmenetatik asko; hala ere, MITCHELLek adierazi zuen bezala, «administrazio kontratuaren tradizio hutsean hezitako frantses legelaria», ordea, ez zen harrituko horrelako ahalmenak ikusita.
B) Administrazio kontratua ezesten duten sistemak Alemaniako Zuzenbidean —Frantziakoan ez bezala— herri lanei buruzko kontratuak era guztietako ondasun nahiz zerbitzuak hornitzeko egin behar izaten ziren; zerbitzuen emakidak, berriz, kontratu pribatutzat jotzen ziren eta, horrenbestez, Zuzenbide zibilaren eta Merkataritzakoaren arauek eraentzen zituztela jotzen zen; auziak auzibide zibiletan konpontzen ziren. Kontratu horiek ezezik, beste kategoria bat ere onartzen da, herri eskumenak gai dituzten kontratuena alegia, eta horiek alde bakarreko egintzen bidez kudeatzen dira gehienetan: desjabetzapenari, zergei, hirigintzari, ekoizpen edo produkzioaren sustapenari buruzko hitzarmenak etab. Kontzertu, hitzarmen edo erabaki askok ere osatu egiten dute kontratu publikoa, eta halakoak —koordinazioa lortzeko— Alemaniako Administrazioa osatzen duten erakunde deserdiratu, lurraldezko edo instituzionalek egiten dituzte. Espainian administrazio kontratutzat jotzen diren asko Italiako Zuzenbidean kontratu zibilak dira, contratti dello Stato edo Administrazioaren kontratuak alegia. Kategoria horixe osatzen dute Administrazioak, jardunbiderako behar dituen ondasun, zerbitzu edo azpiegiturak lortzeko, egiten dituen kontratu arruntek, esate baterako, hornidura eta obra kontratuek. Kode Zibileko eta Merkataritza Kodeko arauek eraentzen dituzte kontratu horiek, eta auzitegi zibilen eskumenekoak izaten dira. «Si provvede —dio maiatzaren 23ko 827. Errege dekretuaren 36. artikuluak— con contratti a tutte le forniture, trasporti, acquisti, affiti o lavori riguardanti le varie administrazioni e i varie servíci dello Stato». Kontratu horien izaera pribatua argi eta garbi ezarrita dago; hala eta guztiz ere, gainerako herrietan bezala, —eta Europako Erkidegoaren Zuzenbideak ezarritakoaren ondorioz gehiago— kontratu horiek emateko,