Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 300

300

RAMON PARADA

tractual de la Administración pública española: una perspectiva histórica, RAP, 99; PARADA VÁZQUEZ: Los orígenes del contrato administrativo, Sevilla, 1963; IDEM: La nueva Ley de Contratos del Estado, RAP, 47 (1965); MORENO GIL: Contratos administrativos, Madril, 1978; PAREJO GAMIR: Contratos administrativos atípicos, RAP, 55, 1968; RIVERO ISERN: El contrato administrativo ante las Jurisdicciones Contencioso­administrativa y civil, RAP, 67, 1972; SANTIAS, SANTAMARÍA DE PAREDES eta LÓPEZ BLANCO: El derecho comunitario de la contratación pública, Madril, 1991; VILLAR PALASÍ eta VILLAR EZCURRA: Principios de Derecho Administrativo. III. liburukia, Contratación administrativa, Madril, 1983.

1. ADMINISTRAZIOAREN KONTRATU MOTAK. ZUZENBIDE KONPARATUAREN IKUSPEGIA Sistema guztiek onartzen dute kontratua; hala ere, kontratu motak eta euren eraentza juridikoak ez dira berdinak sistema horietan. Hori dela eta, kontratuei buruzko kapitulua arazotsuenetarikoa dugu Zuzenbide konparatuan. Nahastea sortzen da; batez ere, Frantziako, Espainiako eta Belgikako zuzenbideek zerbait berezia dutelako: beste Zuzenbide batzuetan (esaterako, Alemaniakoa, Italiakoa eta, batik bat, anglosaxoniarrena) ezagutzen ez den administrazio kontratuen kategoria berezia, alegia. Berezitasun horren arrazoia XIX. mendean bilatu behar dugu; izan ere, mende horretan, Frantzian lehenengo, eta Espainian gero —hango antzera—, auzibide zibilen eskumenetik kendu eta administrazio justiziari eman zitzaizkion Administrazioak gehien egiten zituen kontratuak, hau da, ordura arte jurisdikzio arruntaren menpe zeudenak, kontratu zibil huts gisa ikusten zirelako. Kontratu horiek herri administrazioen ondare pribatuaren kudeaketarekin zerikusia dutenak dira (herri zerbitzutik jaregindako ondasun higiezinen salmentak, hondakinen salmentak etab.). Dena dela, guztiei aplikatu zitzaizkien kontratariak hautatzeari buruzko arau berberak, batez ere, enkante publikoa Hortaz, herri lan eta zerbitzuei buruzko gatazken eskumena administrazio justiziari eratxikitzeak ondorio garbia izan zuen: lehenengo eta behin, beste auzibide eraentza bat sortu zen; gero, administrazio jurisdikzioak arau eta printzipio bereziak prestatu zituen, auzitegi zibiletan administrazio kontratuen antzekoetarako eta norbanakoen artekoetarako zeudenak ez bezalakoak. Horrela, eta geroago ikusiko denaren arabera, eraentza juridiko berezia sortu zen, eta horixe izango zen administrazio kontratuaren oinarria; besteak beste, Alemania eta Italiako zuzenbideek ez zuten halako kontraturik, ze zuzenbide horietan Administrazioaren eta kontratarien arteko gatazkak epaile zibilen eskumenekoak izaten ziren.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu