294
RAMON PARADA
aurkajartzea azaltzen badu, berriz, beharrezkoa izango da Estatu Kontseiluaren edota autonomi erkidegoko pareko kontsulta organoaren txostena. Horrelakoetan, berriz, behinbehineko bermea bahitu, eta eragindako kaltegalerak ordaindu egingo dira. Kontratua ez formalizatzearen errua Administrazioarena bada, ordea, kontratariari berandutzak eragin ahal dizkion kaltegalerak ordainduko zaizkio. Horrez gain, kontratua suntsiaraztea eska dezake kontratariak (55.3. art.)
15. ADMINISTRAZIOAREN KONTRATAZIOKO BERMEAK. FIDANTZAK Kontratuari buru emateko azken pausoa agiri egokia luzatzea da. Egintza hori bermatzeko, baita kontratariak bere betebeharrak gauzatuko dituela bermatzeko ere, behinbehineko eta behin betiko fidantza deitutakoak daude. Horrez gain, beste berme modu bat obra ziurtagiriak atxiki edo erretenitzea da. Kode Zibilean (1830.etik 1857.erako art.ak) arauturiko fidantza kontratuak ez bezala, administrazio fidantzak —VILLAR EZCURRAk ohartarazten duenez— ezaugarri hauexek izango ditu: a) Aldebakartasuna: izan ere, alderdietako bati bakarrik laguntzen dio, Administrazioari hain zuzen, eta norbanakoak ezin izango dio berari eskatu. b) Betebeharra: zibilak ez bezala —nahibadakoak dira alderdientzat—, administrazio fidantzak bete beharrekoak izango dira; hala ere, batzuetan, kontratariak salbutu egin daitezke behinbehineko fidantza ematetik, hain zuzen ere, sailkapen zehatza lortu dutenean —halakoetan, administrazio klausula berezien pleguan jaso beharko dute salbuespena—, edota zenbateko jakin batetik beherako kontratuak direnean. Prozedura negoziatuan ere, fidantza hori ez da beharrezkoa izango oinarrian; hala ere, enpresari baten edo batzuen eskaintzak interesa duenean, kontratazio organoak behinbehineko fidantza eskatu ahal izango du eta horrek adjudikazioa egin arte izango ditu ondoreak. Azkenik, kontratariak berme osoa eman badu, fidantza ez da beharrezkoa izango berme horrek sortuko dituelako behinbehineko eta behin betiko fidantzaren ondoreak (36.2. art). c) Oinarrizkotasuna: Zuzenbide zibilean berme horiek gehigarriak baino ez dira (halako bermerik egoteak ez du eraginik kontratu nagusiaren baliozkotasunean); administrazio kontratazioan, berriz, kontratua egotea bera ere fidantzaren araberakoa izan daiteke. d) Enbargaezintasuna: jurisprudentziak behin eta berriro aldarrikatu du, eta Estatuaren Kontratuei buruzko Araudiaren 363. artikuluak ere ondokoa aipatzen du: «fidantza 358. artikuluan aipaturiko erantzukizunetara lotuta egongo da batez ere eta, gauzatu ahal izateko, Estatuak lehentasuna izango du