ADMINISTRAZIOA ETA KONTRATUAK. OINARRIZKO ERAENTZA
285
unitateak zehatz azaltzen dituzten obra kontratuetan—. Horrez gain, arauketa hori ez dator bat Konstituzioarekin, moztu egiten direlako berdintasun eskubidea eta funtzio publikoak askatasunez lortzeko eskubidea —aurrerago aipatu dugunez, eskubide horiek dira kontratarien hautaketa sistemen konstituzio oinarri eta bidezkoketa—. Izan ere, Espainiako Zuzenbidea zurruna izan da beti horretan, eta bermatu egin du adjudikazio prozeduran parte hartzeko guztion eskubidea, enkantea erabilita. Gaurko arauketak, aldiz, prozedura ireki eta murriztuaren arteko zuhurtziarako hautaketa ahalbideratzen du (prozedura negoziatua Legeak zehazturiko kasuetarako uzten da) eta, horrez gain, prozedura murriztuan zenbait lehiakide baztertzea onartzen du, kontratazio organoak zuhurtziara aukeraturiko irizpideak erabilita baztertu ere. Ondorioz, lehen aipaturiko eskubideak moztuta geratzen dira. Halaber, Legeak funtzionario izateko —epaile edo notario, esaterako— oposizio murriztua ezarriko bazuen ere, ez ziren eskubide horiek beteko. Adibidez, auzitegiak deialdi bakoitzean irizpide batzuk ezarri (adin zehatzen artean egotea, edota espediente akademiko jakina izatea), eta horien arabera hautaturiko lehiakideei bakarrik utziko bazien Administrazioak oposizioetara aurkeztea —horrela lehiakideen arteko berdintasuna bermatzen ez bada ere, nolabaiteko trebetasuna lortzen delako—, hori Konstituzioaren kontrakoa izango litzateke. Dena dela, konstituzioaurkakotasun hori ezin da zabaldu Europako Erkidegoen Zuzenbidea ere hausten dela esanez. Izan ere, Erromako Tratatuaren 85 eta ondorengo artikuluetan elkarlehia defendatzeko printzipioa ezartzen da, baina printzipio hori ez da hausten, ze merkataritza eta industria elkarlehia lizitatzaileen pilatze hutsarekin betetzen da —nahiz eta pilatze mugatua izan—, hau da, monopolio egoerak ezabatuz. Beraz, alderantziz esateko, Europako Erkidegoen Zuzenbidea betetzeak ez du esan nahi Barne zuzenbidea betetzen denik.
C) Prozedura irekia Kontratuaren adjudikazioa Administrazioaren arioz hasten da, iragarkiek dakarten publizitatearen bidez. Ondoren, honako faseak gauzatzen dira: kontratazio mahaietan instrukzioa eta proposamena egiten dira, gero kontratazio organoak ebazpena ematen du eta, azkenik, adjudikazioen jakinarazpen eta publizitatearekin bukatzen da prozedura. Prozedura negoziatuan, berriz, ez ditu jarduketa horiek egin behar. Esan genuenez, horretan ez dago benetako prozedurarik; hala ere, Europako Erkidegoen Zuzenbidearen arabera aurretiazko publizitatea edota adjudikazioaren jakinarazpena eta publizitatea beharrezkoak direnean, prozedura negoziatuan ere egin beharko dira. Hortaz, Estatuko Aldizkari Ofizialean egindako iragarkiekin hasten dira adjudikazio prozedurak. Prozedura negoziatuei dagokienez, berriz, zenba-