ADMINISTRAZIOA ETA KONTRATUAK. OINARRIZKO ERAENTZA
283
hain zuzen ere, Espainiako eta Frantziako ulerkerak. Espainiakoaren ezaugarriak zurruntasuna eta mesfidantza ziren; hortaz, enkantea baino ez zen onartzen, hasieran, arau orokortzat; lehiaketa nahiz zuzeneko kontratazioa, berriz, salbuespen oso mugatuak ziren. Frantziako prozedurak, ostera —gero Europako Erkidegoen Zuzenbidera igaro zirenak—, malguagoak dira eta honela izendatzen dira: prozedura irekiak, murriz tuak eta negoziatuak. Gaur, prozedura horiek baztertu egin dituzte lehenengoak, eta haiek bigarren mailan gelditu dira, adjudikazio irizpidetzat. Nahaste horren emaitza Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeak erakusten digu; izan ere, lege horretan bereiztu egiten dira prozedura mo tak (irekia, murriztua eta negoziatua) batetik, eta adjudikazio irizpideak (enkantea eta lehiaketa) bestetik. Hortaz, prozedura irekia dugu, hasteko; horretan, enpresari interesatu guztiek izango dute proposamena aurkezteko aukera eta, ondorioz, denak izango dira lizitatzaileak. Prozedura murriztuan, aldiz, lehenengo eta behin eskaintzak aurkezteko eskuespena eskatu beharko diote Administrazioari; ondoren, Administrazioak batzuk hautatuko ditu eta horiexek bakarrik aurkeztu ahal izango dituzte eskaintzak. Horrexegatik bereizten dira «hautagaia» eta «lizitatzailea». Lehenengoa prozedura batean parte hartzeko eskatzen duena izango da, eta bigarrena, berriz, kontratazio organoak eskabideari oniritzi eta gero eskaintzaren bat aurkezten duena [71/305/EEE Zuzentarauaren 1. c) art. eta 77/62/EEE Zuzentarauaren 1. c) art.]. Azkenik, prozedura negoziatua ezartzen da. Prozedura mota horretan, Administrazioak kontsulta eta negoziazio batzuk egiten ditu enpresari bat edo gehiagore kin kontratuari buruz; ondoren, horietako bat hautatzen du —modu bidezkotuan hautatu ere—, eta horrexeri adjudikatzen zaio kontratua. Gai nera, prozedura hori gauzatu daiteke publizitatea erabilita, edota publi zitaterik gabe (74. art.). Aurreko legeriak, ostera, «zuzeneko kontratazio» iritzi zion prozedura negoziatuari eta, izatez, horixe da izenik egokiena, ze prozedura horren ezaugarririk nagusiena benetako administrazio prozedurarik ez egotea da. Edozein modutara ere, prozedura irekiak nahiz murriztuak ez dira nahikoa kontratuak adjudikatzeko, ez dutelako hautatzeko irizpiderik euren barne. Hortaz, beharrezkoa izango da prozedura horietan adjudikazio modu edo irizpideak sartzea: 75. artikuluak dioenez, «bai prozedura irekian, eta bai murriztuan, adjudikazioa enkantea nahiz lehiaketa erabilita egin ahal izan go da». Enkantea «dirutan adierazitako tipo edo oinarri bati buruzkoa izango da, eta oinarri hori gainditu gabe preziorik baxuena eskaintzen duen lizitatzaileari adjudikatuko zaio». Lehiaketan, berriz, «pleguetako irizpideen arabera oro har proposamenik onena egiten duen lizitatzaileari adjudikatuko zaio kontratua, eta ez da kontutan hartuko eskaintzaren prezioa bakarrik;