Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 280

280

RAMON PARADA

C) Kontratazio txikia Administrazio kontratazioaren barruan kontratazio txiki deiturikoa dugu. Horretan, ez dago aurretiazko espedienterik ez adjudikazio espedienterik. Kontratazio txikiaren barruan, berriz, hauexek sartzen dira: 5.000.000 pezetatik beherako obra kontratuak, eta 2.000.000 pezetatik beherako hornidura, kontsulta nahiz aholku, eta ohikoak ez diren lan zein zerbitzu berezi eta zehatzei buruzko kontratuak. Kasu horietan, esan daiteke ez dagoela prozedurarik, alderdi bien borondateen arteko adostasuna baizik —norbanakoen arteko kontratazioan bezala—. Hala ere, adostasun hori agirietan adierazi beharko da. Horretarako, faktura erabil daiteke —araudietan ezarrita­ ko betekizunak gauzatzen baditu faktura horrek—, edota obren aurrekontua, horrelako kontratuetan; hala ere, arau bereziek beharrezkotzat ezartzen badute, proiektua aurkeztu egin beharko da (57, 121, 177 eta 202. art.ak).

12. KONTRATUAK ADJUDIKATZEKO PROZEDURAK A) Jatorria eta esangura Lehenago esan dugun bezala, barne espediente arruntek kontratuaren objektua definitu eta zehaztu egiten dute; aldi berean, egin behar den kontratua ikuspegi juridikotik zuzena dela egiaztatzen dute. Espediente horien ostean, adjudikaziorako administrazio prozedura hasten da eta, horren bitartez, kontrataria izango dena hautatzen da. Prozedura hori ezartzeko arrazoi desberdinak egon dira: jatorrian, erregek bere dirua erabiltzen zutenengan zuen mesfidantzan oinarritzen zen. Gero, ondasun edo ahalgo publikoak besterenganatzean ahalik eta errentagarritasun handiena lortzeko teknikatzat azaldu zen. Zerga ahalgoa, esaterako, Estatuak errentan ematen zien norbanakoei, lizitazio publikoak erabilita; horrela, zergak norbanako horiek kobratzen zituzten, eta ez kobratzearen arriskua ere eurek jasan behar izaten zuten. Hortaz, kontratuen adjudikazio prozedurak ondoko bi helburuak ditu hasieran: batetik, diru publikoa aurreztea ondasun eta zerbitzuak eskuratzean eta, bestetik, fiskoaren diru sarrerak handitzea ondasunak saltzean edota herri ahalgo zein zerbitzuen egikaritza ematean. Gaur egun, ordea, bi helburu horiek ezezik, berdintasun printzipioaren eta merezimendu nahiz gaitasun printzipioaren betekizunak gauzatzeko ere balio du kontratuak adjudikatzeko prozedurak. Izan ere, hiritar guztiek izan behar dituzte aukera berdinak Administrazioarekin kontratatzeko (EKren 14. art.); merezimendu eta gaitasun printzipioari dagokionez (EKren 23. art.), esan behar da adjudikazio prozedurak bermatzen duela hori ere, ze kontrataria —batez ere, zerbitzuren baten


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.