Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 27

ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA

27

edota kontratuz kanpoko kalteetatik sortutako akzioak onartu zituen, Zuzenbide erkidearekin hainbat berezitasunekin bada ere; hala ere, funtzionarioek ezin dute oraindik Koroaren aurkako erreklamaziorik egin. Bestetik, egia da norbanakoen arteko auziak aztertzen dituzten auzitegiek funtzionarioen aurkako akzioak ere aztertzen dituztela, baina Estatuak gero eta gehiago esku hartzen duenez, hainbat auzitegi berezi sortu dira administrazio gai batzuetan, esaterako, Gizarte Segurantzakoetan. Beraz, bilakaera honen bitartez, sistema anglosaxoniarrak eta Frantziako administrazio eraentzatik abiatu ondoren beronen aldeetako zenbait utzi zituzten herrien sistemak (esaterako, Espainia) hurbiltze nabaria izan dute. Utzitako alde horien artean aipagarriak dira epaile arruntek egiten ez duten jurisdikzio bereziarena eta funtzionarioak auzitegi arruntetan judiziotaratzeko dauden eragozpenak. Beti ere, Frantziako administrazio eraentzaren eredua bikainena bailitzan ikusten da oraindik ere, Europako Erkidegoen antolaketa, funtzio publiko, egintzen zein kontratuen eraentza eta epailearen kontrolean izan duen eraginak erakusten duen moduan. Horrexegatik, eta gugan ere eragin erabakigarria izan duenez gero, Frantziako Administrazio zuzenbidearen erakundeek ohorezko tokia eta etengabeko aipamena merezi dute Espainiako Administrazio zuzenbideari buruzko edozein lanetan. Horrelaxe egingo da lan honetan.

7. ZUZENBIDE PRIBATUAK ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA ALBORATZEN DU Administrazio zuzenbidearen eraentza, herri administrazioek administratuekin dituzten harremanak eta antolaketa eraentzeko helburu zehatza duten arauek osatzen dute. Eraentza hau eta beraren ordena jurisdikzionala, Administrazioarekiko auzibideena, ez dira oztopo harreman mota jakin batzuetan herri administrazioak Zuzenbide pribatuari lotzeko, ezta harreman pribatu horietatik sortutako auziak jurisdikzio zibileko auzitegien menpe jartzeko ere. Lehenago esan dugunez, merkatariek ere euren Zuzenbidea (Merkataritzako zuzenbidea) ezezik, Zuzenbide zibila ere erabiltzen dute; langileak, berriz, Lan zuzenbideari lotuta daude, eta beste hainbat harreman juridiko bizi dituzte Zuzenbide publiko eta pribatuan. Beraz, estamentuzko Zuzenbide bat egoteak —Administrazio zuzenbidea ere horrelakoxea da— ez du galarazten, oinarrian, estamentu bateko kideek (herri erakunde, langile zein merkatarien estamentu batekoek) beste eskubide nahiz aukerazko erakundeak erabiltzea. Arazoa, hortaz, hauxe zehaztean datza: euren Zuzenbidea, hau da, Estamentuzko Zuzenbidea (kasu honetan herri erakunde/Zuzenbide publiko ekuazioa) noiz den ezinbestekoa eta noiz jo daitekeen Zuzenbide pribatura.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu