Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 275

ADMINISTRAZIOA ETA KONTRATUAK. OINARRIZKO ERAENTZA

275

eta bestetik, 139.1. artikulua, «Espainiako lurraldean eskubide eta betebehar berdinak dituztela espainiar guztiek» ezartzen duena. Izan ere, printzipio horiek errespetatu egingo direla bermatzeko, bakarra izan behar da sailkapen eta berrikuspen organoa. Eginkizun sailkapenak dakarren eskuespena, berriz, gidatzeko baimenaren antzekoa da; egin­eginean ere, «kontratatzeko baimena da» eta, bai­ men guztiek bezala, berrikuspenak izaten ditu, sailkatuaren kaudimen tekniko­ekonomikoak izandako bilakaeraren eta sailkatu horren jokabidearen arabera. Beraz, inguruabarrak aldatu direla eta, administrazio egintza ezeztatzearen antzekoa izango litzateke, nolabait, berrikuspena; izan ere, «egindako sailkapenak berrikusi ahal izango dira, bai interesatuek eskatuta, bai Administrazioaren arioz; horretarako, beharrezkoa izango da sailkapen horiek erabakitzeko erabili ziren oinarriak gaurkotuta ez egotea». Edozein kasutan ere, Ogasun eta Ekonomia Ministerioko Administrazio Kontratazioaren Kontsulta Batzak hartuko ditu erabakiak, berak modu iraunkorrean eskuordeturiko sailkapen batzordeen bidez hartu ere; erabaki horien aurka, berriz, errekurtso arrunta jarri ahal izango da Ogasun eta Ekonomia Ministerioan (29. art.). Sailkapenak egin eta berrikusteko epea lau hilabetekoa izango da, eta epe horren barruan ebazpenik ez badago, eskaerari gaitziritzi egin zaiola ulertu behar da. Hala ere, ustezko ebazpen hori eragingarria izateko, beharrezkoa izango da organo eskudunak ziurtagiria ematea hogei egun igaro baino lehen, hain zuzen ere, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 44. artikuluak ezarritako ziurtagiria (abuztuaren 5eko 1.770/1994 Errege Dekretua).

11. KONTRATUAK PRESTATZEA: KONTRATAZIO PLEGUAK ETA ESPEDIENTEEN TRAMITAZIOA A) Kontratazio pleguak Administrazioak kontratuak adjudikatu eta formalizatu aurretik, ahalik eta zehatzen definitu beharko du euren prestazio edukia. Hori ezezik, beste zenbait puntu egiaztatu beharko ditu espedientean, esaterako, aurrekontuko kreditua dagoela, beharrezko eskuespenak emanda daudela etab. Horrela, kontratuen prestazio edukia definitzeko nolabaiteko barne arautegia ezarri da, itxuraz behintzat. Arautegi horrek bereiztu egiten ditu bate­ tik, administrazio klausula orokorrak eta agindu tekniko orokorrak, eta bestetik, administrazio klausula bereziak eta agindu tekniko bereziak. Administrazio klausula orokorrak «klausula tipikoak dira, eta kontratuen edukia eurei egokituko zaie oinarrian»; horixe zen, behintzat, aurreko


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu