Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 273

ADMINISTRAZIOA ETA KONTRATUAK. OINARRIZKO ERAENTZA

273

Hortaz, jarduteko gaitasun nahiz ekonomi kaudimenik ez duten pertsonei egindako kontratu adjudikazioak —edota goian aipaturiko debeku kasuren baten daudenei egindakoak— Zuzenbide osoko deuseztasuna izango dute (22. art.). Hala ere, erabateko ondore hori ez dator bat gero ezartzen denarekin: kontratazio organoari ahalmena ematen zaio enpresaria behartu dezan kontratuaren betearazpenarekin jarraitzen; jarraitu ere, enpresariak lehengo klausulen menpe jarraitu beharko du, eta herri ordenari kalterik ez eragiteko behar den beste denbora. Era berean, erabateko ondore hori ez dator bat Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak administrazio egintzen inguruan arautzen duenarekin; arau­ keta horren arabera, abstentzio edo ezespen kariren bat dela­eta egileak jardu­ teko debekua izateak ez dakar «administrazio egintzaren baliogabetasuna».

10. KONTRATARIEN LANBIDE GAITASUNA ETA GAITASUN EKONOMIKOA. EUREN SAILKAPENA Gogora dezagun herri administrazioekin kontratatzeko ezinbestekoa dela erabateko gaitasun juridiko eta jardutekoa izatea, hau da, Zuzenbide Erkideak pertsona fisiko eta juridikoentzat ezartzen duen gaitasuna izatea. Horrez gainera, gaitasun morala ere eduki behar da, hots, ezin da Administrazio zuzenbideko debekurik izan. Hori nahikoa izango ez balitz, Kontratuei buruzko Legeak ondokoa egiaztatzea agintzen die kontratari izan nahi dutenei: «ekonomi, finantza eta teknika nahiz lanbide kaudimena dutela; dena dela, betekizun hori sailkapen egokiarekin ordeztu ahal da, Legearen arabera sailkapena beharrezkoa den kasuetan» (15.1. art.). Halaber, beharrezkoa da gaitasun berezi hori ezinbestekotzat jotzea, ze zenbateko oso handiko kontratu konplexuak edonori adjudikatuz gero, gertatuko den porrotak kalte larriak eragin ahal dizkio herri interesari. Gainera, ez da orduan orduko gaitasuna izango, baizik eta gaitasun egonkor eta iraunkorra, kontratuaren bizitza osoan mantenduko dena; gaitasun horrek, bestalde, ondokoei bakarrik emango die kontratari statusa: obra kontratuetan, 20.000.000 pezetatik gorako kontratuak egiten dituztenei, eta kontsulta, aholku nahiz zerbitzu kontratuetan, berriz, 10.000.000 pezetatik gorakoak egiten dituztenei. Horrez gain, lagapen­hartzaileak ere izango du status berezi hori, baldin eta gaitasun betekizuna lagatzailearentzat ere badago ezarrita. Bestalde, kontratu hauetan ere ez da sailkapenik beharko: aipatu ditugun zenbatekoetatik beherakoetan, ohikoak ez diren lan berezi eta zehatzei buruzkoetan, hornidura kontratuetan eta, azkenik, herri zerbitzuen kudeaketari buruzkoetan. Hala ere, horietako batzuei aplikatu ahal izango zaie sailkapena, Ministroen Kontseiluaren dekretu baten bidez eta autonomi erkidegoak entzun eta gero aplikatu ere (28. art.). Europako


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu