Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 268

268

RAMON PARADA

ibiltzea, adibidez—; halaber, aukera izango du kontratu irregularrak herriari ekarri dion aberaste bidegabekoa alegatzeko ere. Izatez, edozein konponbide izan daiteke onartzeko modukoa, hauxe izan ezik: Administrazioak onura ateratzea jasotako obra zein zerbitzuetatik, eta kontratariari ez ordaintzea zerbitzu horiek.

9. KONTRATARIEN GAITASUN JURIDIKO ETA MORALA Pertsona fisiko eta juridiko guztiak berez gauza izango dira kontratuak egiteko Administrazioarekin, baldin eta gaitasun juridiko eta jarduteko osoa badute. Arau horrek berdintasunerako oinarrizko eskubidea izango du euskarri (EKren 14. art.) —kontratari guztiak jartzen ditu maila berdinean kontratu publikoak adjudikatzerakoan— eta, argudio horretan apur bat sakonduz gero, espainiar guztiek funtzio publikoetara berdintasunez heltzeko duten eskubidea ere bai (EKren 23.2. art.). Printzipio bi horiek eratu beharko dute gai hau, ze Administrazioaren kontratariak, herri zerbitzuren bat kudeatzen dutenak gehienbat, haren benetako lankide bihurtzen dira. Beraz, hiritarrek kontratariak hautatzeko prozedura batean parte hartzeko eta Administrazioaren kontraturen baten adjudikaziodun izateko —euren eskaintza onena denean— eskubidea dute eta eskubide hori bakarrik mugatu ahal izango da legea erabilita eta arrazoiren bat egonez gero. Espainiako antolamenduaren beraren gainetik ere, lanaren nahiz merkatugaien zirkulazio askea eta elkarlehia askea ezartzen duten printzipioek —Europako Erkidegoen zuzentarauak eratzen dituztenak, alegia— ezinbesteko bihurtzen dute bereizkeriarik ezaren printzipioa errespetatzea, eta beharrezkoa izango da Espainian kontratariak hautatzeko erabiltzen diren prozedurak ere zuzentarau horietara egokitzea. Hala ere, Frantziako doktrinak adierazi duen bezala (LAUBADERE, MODERNE eta DEVOLVE), elkarlehia askearen printzipio orokorra baterakorra da zenbait baztertze egin ahal izatearekin. Baztertze horiek, berriz, era askotakoak izan daitezke: lehenengo eta behin, onuradun izan nahi dutenen gaitasun juridikoari (adingabekoak, interdiktuak, sozietate irregularrak…) buruzko baldintza batzuk eskatzetik ateratzen diren baztertzeak ditugu; gero, ezduintasunaren edota ekonomiaren aldetik ez fidatzeko modukoak izatearen ondoriozkoak daude (ordainketen etendura edo porrota); eta, azkenik, bateraezintasun arrazoiak eragindakoak ditugu (zenbait funtzionarioren kasua). Hortaz ba, bazterketa horien legebidezkotasun eta zentzuzkotasunari buruz ez dago eztabaidarik orokorrean. Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeak dioenez, ondokoek Administrazioarekin kontratatzeko gaitasun osoa izango dute: «jarduteko gaitasun osoa duen edozein pertsonak, fisiko zein juridikok, Espainiakoak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.