Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 266

266

RAMON PARADA

Eskuhartze edo aurretiazko gaikuntza horiek mota bikoak izan daitezke: batetik, gastu edo aurrekontuzko eskuespenak daude; bestetik, berriz, kontratatzeko eskuespenak eurak, esate baterako, Ministroen Kontseiluak kontratu garrantzitsuak egiteko ematen dituenak. Bestalde, kontratuek gastua dakarte berez —horixe gertatzen da kontraturik gehienetan, administrazio ondasunen salmenta kasuetan izan ezik, horietan irabaziak lortzen baitira— eta, ondorioz, egiaztatu egin beharko da behar den beste fondo dagoela Administrazioak bere gain hartzen dituen betebeharrei aurre egiteko. Beraz, kontratuek aurrekontuan izendatze egokia izan beharko dute, horixe xedatzen baitute Aurrekontuei buruzko Legearen 60. artikuluak eta gainontzeko herri administrazioetan izaera berdina duten arau juridikoek [11 eta 63. c) art.ak]. Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrak dioenez, Kontu­hartzailetzak idatziz aurkeztu beharko ditu eragozpenak, baldin eta bat ez badator aztertutako kontratu, espediente eta agirien eduki nahiz formarekin (96.1. art.). Eragozpena gastuen erabilerari, betebeharren aintzatespenari edota ordainketa­aginduei buruzkoa izan eta ondoko kasuren bat gertatzen bada, Kontu­hartzailetzak eten egingo du tramitazioa eragozpen hori konpondu arte: a) kreditua nahikoa ez dela ikustea edota proposatutakoa egokitzat ez jotzea; b) irregularitate larriak agertzea ordainketa­aginduak frogatzen dituzten agirietan, edota hartzailearen eskubidea nahiko egiaztaturik ez egotea; c) Kontu­hartzailetzaren iritziz oinarrizkoak diren betekizunak nahiz tramiteak espedientean ez agertzea, edota organo horrek hauxe uste izatea: administrazio kudeaketa aurrera eramateak kalte ekonomikoak eragin ahal dizkiela Herri Altxorrari zein gainontzekoren bati; d) eragozpena obra, hornidura, eskuraketa eta zerbitzuetako materialak aztertu ondoren sortzea (97. art.). Gerta daiteke, eragozpenak ukitzen duen organo fiskalizatua bat ez etortzea eragozpen horrekin; halakoetan, honelaxe konponduko da gatazka: a) eragozpena Kontu­hartzailetza eskuordetu batek aurkeztu badu, Estatuko Administrazioa­ ren Kontu­hartzailetza Nagusiak aztertuko du desadostasun hori, eta berorren ebazpenak behartu izango du Kontu­hartzailetza eskuordetu hori; b) eragozpena Agintaritza Nagusi horrek aurkeztu badu, edota Kontu­hartzailetza eskuordetuaren eragozpena baieztatu ondoren ere ez badago adostasunik, Ministroen Kontseiluak hartu beharko du behin betiko ebazpena. Dena dela, espedientean akatsak ikusi arren ere, Kontu­hartzailetzak baiezko txostena egin ahal izango du, baina horretarako, beharrezkoa izango da betegabeko betekizun eta tramiteak oinarrizkoak ez izatea; hala ere, akats horiek konpondu beharko dira egintza eragingarria izatea nahi bada, eta horren berri eman beharko da bulego horrexetan (98. art.).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.