Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 261

ADMINISTRAZIOA ETA KONTRATUAK. OINARRIZKO ERAENTZA

261

hilabete horietatik aurrera zor dizkion kopuruen gaineko legezko korritua —gehi 1,5 puntu— ordaindu beharko dio kontratariari. Gainera, lau hilabete baino gehiago berandutzen bada Administrazioa, kontratariak kontratua betetzeari utzi ahal izango dio; dena dela, hilabete lehenago jakinarazi beharko dio hori Administrazioari, betetzearen uzte edo etete horren ondorioz sor daitezkeen eskubideak aintzatets daitezen. Berandutze hori, berriz, zortzi hilabete baino gehiagokoa bada, kontratariak kontratua suntsiarazi eta horren ondoriozko kalte­galeren ordainketa jasotzeko eskubidea izango du (100. art.).

7. KONTRATATZEKO ETA KUDEATZEKO ORGANOAK. ADMINISTRAZIO KONTRATAZIOAREN KONTSULTA BATZAK Administrazioak kontratatzeko izan behar duen gaitasunaren arazoa hauxe zehaztean datza: batetik, beraren barruko organoetatik zeinek duen eskumena kontratua prestatzen duen espedientea tramitatzeko eta kontratu hori adjudikatzeko, eta bestetik, zein agintarik esku hartu behar duen kontratua onesteko. Horrenbestez, Zuzenbide publikoko eskumenari buruzko arauak aplikatuko dira, eta ez Zuzenbide pribatuko gaitasunari buruzkoak. Kontratatzeko eskumen eta eginkizunak zenbait organori ematen zaizkie: kontratuari buru emateko prozesu osoa zerbitzu bakoitzeko arduradunak zuzenduko du eta Estatuko Ogasun Ministerioak, berriz, kontrola egin eta laguntza logistikoa emango du; baina administrazio kontratazio hori gero eta konplexuagoa da eta Konstituzio­gisako beste zenbait organok ere parte hartzen dute bertan, esate baterako, Estatu Kontseiluak eta Kontu Auzitegiak nahiz autonomi erkidegoetako pareko organoak. Estatuko Administrazioari dagokionez, ministroak eta Estatuko idazkariak dira kontratuak egin ditzaketen organoak, beti ere, euren eskumenen barruan; dena dela, batzuetan, organo horiek Ministroen Kontseiluaren onespena beharko dute. Izan ere, kontseilu horrek galdekatu edo abokatu egin dezake eskumena beheragoko organoei dagokien kontratu bat emateko. Aldi berean, kontratazio organoak —ministro eskudunaren bidez— kontratuten bat aurkeztu ahal izango dio Ministroen Kontseiluari, horrek bere iritzia eman dezan. Hortaz, Ministroen Kontseiluak kontratua egitea eskuesten dionean kontratazio organoari, kontratu hori aldatzea ere eskuetsi beharko dio —aldaketak kontratuaren suntsiarazpena badakar—, baita suntsiaraztea bera ere, beharrezkoa izango balitz. Bestalde, ministroek eta estatu idazkariek dituzten kontratatzeko ahalmenak deskontzentratu egin daitezke, beti ere Ministroen Kontseiluan erabakitako errege dekreturen bat erabilita (13. art.).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.