ADMINISTRAZIOA ETA KONTRATUAK. OINARRIZKO ERAENTZA
259
6. KONTRATUEN OSAGAIAK ETA BALIOZKOTASUNERAKO BALDINTZAK Baliozkotasunerako baldintzak berdinak izango dira Administrazioaren kontratuetan nahiz norbanakoen artean egindakoetan, eta Kode Zibilaren 1261. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da kasu bietan: «kontratua egiteko, beharrezkoa izango da kontratariak ados egotea, kontratuaren objektua zehatza izatea eta ezartzen den betebeharraren karia agertzea». Dena dela, eta egituraren aldetik administrazio kontratua kontratu zibilen parekoa bada ere, administrazio arau berezi batzuk eman dira kontratuen zenbait elementu arautzeko; arau berezi horiek gauza bi adierazten dituzte: batetik, gaitasun arazoek —kontratatzeko debekurik ez egotea, alegia— zibiletan baino garrantzi handiagoa dutela administrazio kontratuetan, eta bestetik, berriz, Administrazioak ez duela askatasunik kontrataria hautatzeko, ze hautaketa prozedurei jarraituz aukeratu beharko du, eta hori ez da gertatzen norbanakoen arteko kontratuetan. Espainiako legegileak, bestalde, kontratu arloa zehatz eta mehatz arautu nahi zuen; ondorioz, herri administrazioen kontratuek dituzten berezitasun horiek erabili eta zehaztu egin du arauketa zibila, hain zuzen ere, herri administrazioek egindako kontratuen objektu, kari eta prezioari buruzkoa. Aplikatu ere, arauketa hori kontratu zibilei eta administrazio kontratuei aplikatzen zaie, Igo. liburuko III. kapituluan baitago sartuta, hau da, «Herri Administrazioen Kontratuetako Xedapen Erkideak» deituriko kapituluan. Gizonen arteko merkataritzatik kanpo ez dauden gauza eta zerbitzu guztiak edozein kontraturen objektu izan daitezke —baita Administrazioak egindako kontratuen objektu ere—, ahalezkoak eta zehatz nahiz zehazkorrak direnean (Kode Zibilaren 1271 eta 1272. art.ak). Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeak, bestalde, zenbait zehazkizun gehitzen ditu; esaterako, kontratuen objektua ezin dela zatitu, zatiketa horren helburua kontratuaren zenbatekoaren araberako zenbait prozedura eta publizitate sistema saihestea bada; hala ere, kontratuaren objektuaren zatiak banaka erabiltzeko edo aprobetxatzeko modukoak badira, edota objektuak duen izaeraren arabera zatike ta beharrezkoa bada —eta hori bidezkotu ondoren—, egin ahal izango da objektuaren zatiketa (69. art.). Kariari dagokionez, eta beti ere Kode Zibilaren arabera, karirik bako edota kari faltsu nahiz ez zilegia duten kontratuak baliogabeak direla jo beharko da, norbanakoen arteko kontratu zibiletan egiten den bezala (1275 eta 1276. art.ak). Hala ere, karia bi modutara uler daiteke: beste alderdiaren kontraprestazioa bailitzan eta alderdiek kontratuaren bidez bilaturiko helburu gisa. Estatuaren Kontratuei buruzko Legeak badirudi helburutzat hartzen duela