Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 256

256

RAMON PARADA

expropiandiaren eta helburu irizpidearen ondorio da, eta desjabetzapen ahalgoak hitzarmena barik legea badu oinarri ere, hitzarmen horren helburua aurretiaz sortutako betebehar baten norainokoa zehaztea da, eta betebehar hori menpekotasun harreman berezien batzuen ondorioz sortutakoa da» (1980ko urtarrilaren 2ko eta 1981eko uztailaren 10eko epaiak). SALASen iritzian, Administrazio kontratutik hurbilago daude, bai Garapen Planari buruzko Legeriak ezarri zuen jarduketa itunduaren barruko hitzarmenak (III. Planari buruzko 1972ko ekainaren 15eko Legearen 46. art.), bai Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren 91. artikuluko oraingo kontratu­egitarauak —Estatuaren sozietateei eta beraren dirulaguntzak jasotzen dituzten gainontzeko sozietateei aplikatu ahal zaizkie—. Batzuetan, jurisprudentziak ez ohiko hitzarmentzat jotzen ditu akordio horiek (1983ko abenduaren 12ko eta 1985eko martxoaren 18ko epaiak); beste batzuetan, berriz, benetako administrazio kontratuak direla esaten du (1983ko azaroaren 17ko epaia). Edozein kasutan ere, horien jatorria alderdien egintza askeetan bilatu beharko da; horrenbestez, alderdi biak lotuko ditu, eta Administrazioak, berriz, korritu tasa eta zergarinketari dagokienez itundutakoa bete beharko du, eskuratutako eskubideak errespetatzeko (1983ko abenduaren 12ko eta 1985eko ekainaren 4 nahiz 8ko epaiak). GALLEGO ANABITARTE, ostera, ez da iritzi berdinekoa. Berak dioenez, «administrazio ebazpena da» akordio hori, «alde bakarreko ebazpena, eskubideak adierazten dituena eta elkarlana behar duena (eskabidea eta onarpena); ebazpen horrek Legean ezarritako klausula gehigarriak ditu, moduzko klausulak alegia»

B) Herri erakundeen arteko hitzarmenak (edo administrazioen artekoak) Herri administrazioek erabiltzen duten ituntze teknikak norbanakoekin egindako kontratu eta hitzarmenak baino ez ditu jorratzen izan, administrazio kontratuak gehienbat, ze horiexek bakarrik izan baitute arauketa ia­ia oro hartzailea, lehenago azaldu dugun moduan. Herri erakundeek egindako kontratu jardueraren murrizte horrek lotura estua dauka Administrazio zuzenbidearen egiturarekin. Egitura horren arabera, Administrazio zuzenbidea Administrazioaren pribilegioak zehazten dituen jakintza da, eta gehienetan ez ditu herri organo eta erakundeen arteko akordio nahiz itunak arautzen; izan ere, akordio horiek ez dira beharrezkoak erdirakoitasun eta hierarkia printzipioek eraentzen izan duten antolaketa batean. Nolanahi ere, 1978ko Konstituzioak hain modu nabarian aldarrika­ tu zuenez autonomi printzipioa, eta joera iheskorrak lankidetzaren bidez konpentsatzeko beharrizana ikusita, herri erakundeen arteko akordioak egitearen aldeko egoera sortu da; dena dela, oraingoz ez dago akordio horien


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.