Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 255

ADMINISTRAZIOA ETA KONTRATUAK. OINARRIZKO ERAENTZA

255

A) Administrazioak eta norbanakoek herri objektuei buruz egindako hitzarmenak Legeak, bestalde, bere aplikazio eremutik kanpo geratzen diren negozio juridiko­publikoak ez ditu agortzen zerrendaturiko kasu horiekin: herri objektuei buruzko akordio batzuk administratuarekin egindako ituna ezarri nahi dute Administrazioaren kabuzko jarduketaren ordez, eta akordio horiek legearen eremutik kanpo geratzen dira. Jakina, kasu horiei ez zaie administrazio kontratuetarako eman den arautegia egokitzen; eta ez zaie egokitzen, ez kontratariak aukeratzeko prozeduretan —kontratu horietariko gehienetan ez da beharrezkoa, ze Administrazioaren kontrataria aldez aurretik finkatuta dago, egoera juridiko berezi baten arabera—, ez bermeei buruzko arauetan, ez administrazio kontratuen arauketan beti egoten diren beste zenbait aspektutan ere, Administrazioak kontratariarekin harreman iraunkorrak sortzearen ondorioz egoten direnetan hain zuen. GARCÍA DE ENTERRÍAren hitzak erabiltzeko, «kontratu horiek ez dute parekorik Zuzenbide pribatuan, ze ez dakarte alderdien arteko ondareari buruzko elkarlanik edota elkartruke ekonomikorik. Aldiz, betebehar edota hobariren baten norainokoari buruzko akordio hutsak dira; izan ere, betebehar eta hobari horiek ohikoak dira Administrazioaren eta berarekin akordioa egiten duen pertsonaren arteko menpekotasun juridiko­publikozko harremanetan». Gaur egun ere, hitzarmen edo akordio horiek erabili ahal dira, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak onartzen duelako administrazio prozedura hitzarmenez amaitzea (88. art.), aurreko kapituluan ikasitakoaren arabera. Zerrendatu diren kasu zehatzen artean —herri erakundearen eta norbanakoaren artean egindako hitzarmen zein kontratuak, Alemaniako doktrinak menpekotasun kontratuak deitzen dituenak—, batzuek ezaugarri horiek dituzte eta administrazio kontratutik urrun gelditzen dira; esate baterako, desjabetzapen hitzarmenak (Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 24. art.), zerga itunak [Zergei buruzko Lege Orokorraren 51. b) art.] edota prezioei buruzko hitzarmenak (1966ko urriaren 3ko Dekretu­Legearen 23. art.). Halako kasuetan, bistan dago Administrazioak itundu, hitzartu edota kontratatu egiten duela; baina, administrazio kontratuetan ez bezala, nagusitasun edo aginte maila batetik egiten du, hain zuzen, alde bakarreko egintza baten bidez harreman juridiko horiexek edota berarentzat hobea den besteren bat ezarri ahal izateak ematen dion pribilegio maila horretatik. Jurisprudentziak behin eta berriro esan du desjabetzapen hitzarmenak administrazio izaera duela, «ze izaera hori causa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.