Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 253

ADMINISTRAZIOA ETA KONTRATUAK. OINARRIZKO ERAENTZA

253

aplikatu egingo dela? Gainera, Europako Erkidegoen Zuzenbideari ekin —Zuzenbide horren kezka nagusia enpresen arteko elkarlehia eta bereizkeriarik eza segurtatzea da—, eta kontratariak hautatzeko prozedure­ tan zuhurtziarako eremu zabala uzten du: prozedura ireki eta murriztuaren artean aukeratzea ahalbideratzen du, baita enkante eta lehiaketa adjudikazio moduen artean aukeratzea ere; ondorioz, jardule juridikoek legearen arauketa betetzen badute ere, nahierarako eremu zabalegia izango dute. Dena dela, hori guztia baino larriagoa da ondare kontratuak uztea legeak ezarritako adjudikazio eraentzatik kanpo, hau da, higiezin, gorpuzgabeko jabetza zein negoziatzeko moduko baloreen gaineko salerosketa, errentamendu eta antzeko negozio juridikoak uztea eraentza horretatik kanpo. Hortaz, kontratu horiek herri administrazioei buruzko ondare legeriara bidali dira, nahiz eta «hutsalduriko» legeria dela jakin; egin­egineane ere, ondasun publikoak —euren zenbatekoa kontutan hartu gabe— zuzeneko kontratazioaren bidez saltzea ahalbideratzen du legeria horrek, hots, herri enkanterik egin gabe; horretarako, nahikoa da ministroak eskuespena ematearekin mila milioi pezetatik beherako kontratuetan, eta zenbaketa horretatik goragokoetan, ordea, Ministroen Kontseiluak (Estatuaren Ondareari buruzko Legearen 63. art., sozialisten gobernuak 33/1987 Legearen 12.1. artikuluan sarturiko aldaketaren arabera. 33/1987 Lege horrek, berriz, Estatuaren 1988ko aurrekontuak onetsi zituen). Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legea, beraz, alferrik galdutako aukera izan da ondareari buruzko legeria Administrazioaren agerikotasunetik bideratzeko berriro; izan ere, sozialisten gobernuarekin hainbat eskandalu gertatu dira ondasun publikoak pribatizatzeko prozeduretan eta legeria horrek, berriz, eragin nabaria izan du eskandalu horietan.

5. KONTRATUEI BURUZKO LEGERIATIK KANPO DAUDEN NEGOZIO JURIDIKO­PUBLIKOAK Arlo honi buruz, esan beharra dago Administrazio eta norbanakoaren borondateen arteko adostasun guztiak —edota bi administrazioren artekoak— ez dituela beti Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeak arautzen. Aitzitik, legeak berak uzten ditu bere aplikazio eremutik kanpo zenbait gai —hitzarmen nahiz kontratu itxura izan arren, arauketa xehea dutelako beste arautegiren baten; edota, kontratu legeria aplikatzea pentsatu ez zelako herri administrazioen arteko kontratu zein akordio horiei—. Egin­eginean ere, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen ardatz nagusia da administrazio kontratuaren arauketa, eta ezin da ahaztu kontratu hori sortu zela obra eta hornidura kontratu instrumental eta logistikoen inguruan, baita norbanako eta Administrazioaren arteko elkarlana zekarren kontratu baten inguruan (herri


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu