Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 245

ADMINISTRAZIOA ETA KONTRATUAK. OINARRIZKO ERAENTZA

245

desberdinekoak izan—; akordio horiek lankidetza printzipioak bidezkotzen zituen eta, era berean, printzipio horrek ez zuen baliorik izango hitzarmen horiek gabe. Bestalde, arlo publikoa pribatizatu nahi duen joera pribatizatzaile gogor batek herri enpleguaren harreman asko eraman ditu lan kontratura; gainera, joera horrek talde hitzarmenen ikuskera moderatua onartu du Administrazioaren zerbitzuan dauden langile eta funtzionarioen enplegu baldintzak arautzeko, lehen estatutu eta alde bakarreko harreman hutsak baitziren (Funtzio Publikoaren Neurriei buruzko 1984ko abuztuaren 2ko Legea). Hala ere, eztabaida hori alferrekoa da Espainiako Zuzenbidean: batzuek kontratutzat dituzte herri objektuei buruzko hitzarmenak, eta alde bakarre­ ko egintzatzat, ordea, beste zenbaitek; baina Espainian ez dago Frantzian bezalako desberdintasunik bata zein bestea aurkaratzeko orduan, hau da, ezin daiteke erabili deuseztatze errekurtsoa egintzen kasuan, eta jurisdikzio osoko errekurtsoa zein beste edozein berezitasun, berriz, kontratuetan. Hori dela eta, eztabaida horrek ez du zentzurik Espainiako sistema juridikoan, ze bertan babes handiagoa dauka alde bakarretik aintzatetsitako eskubidea duenak, kontratuz aintzatetsita duenak baino. Horixe ateratzen da, behintzat, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 102 eta ondorengo artikuluetatik; artikulu horiek diotenez, eskubideak adierazten dituzten egintzak ezin dira ezeztatu. Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen 60. artikuluak, ordea, aukera ematen du administrazio kontratuen objektua eskakizun askorik eta kaltegarritasun auzibiderik gabe aldatu edota suntsiarazteko. Puntu horretan ere historiaren kontra goaz, ze alde bakarreko egintza da egokiena ezeztakortasunerako, eta kontratua, berriz, ezeztaezintzat jotzen da oinarrian. Colon­auzien historia luzeak ere oinarri horixe du: Erregek mesederen bat ematen duenean, ezeztatu ere egin ahal izango du; itunak egiten dituenean, aldiz, errespetatu egin beharko ditu, kontratuak baitira formaz nahiz edukiz (MEILÁN).

2. ADMINISTRAZIOAK EGINDAKO KONTRATAZIOAREN JATORRIA ETA BILAKAERA ESPAINIAKO ZUZENBIDEAN Administrazioak egiten dituen kontratuen arloa bi bidetatik sartzen da Espainiako Zuzenbidean. Batetik, judizio bidea dugu: Administrazioak herri zerbitzu eta lanetarako egindako kontratuak administrazio justiziaren menpe jartzen dira eta, horrela, bereiztu egiten dira administrazio kontratuak eta kontratu zibilak —obra zein zerbitzuen helburu edo objektu hori egon ala ez egotearen arabera—; bestetik, ondoko bidea dago: kontratariak hautatzeko


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu