236
RAMON PARADA
Doktrinak (GARRIDO FALLA eta FERNÁNDEZ PASTRANA) adierazi duen bezala, tramite horren helburua ez da administratuari alegazioak egiteko aukera ematea bakarrik (ikusi denez, hori aurreko edozein momentutan egin dezake); espediente osoaren berri emango dio eta, horrela, interesatuak bere interes guztiak eragingarritasunez defendatu ahal izango ditu. Hori dela eta, egindakoaren bista edo agerian jartzea instrukzio epealdia bukaturi koan egingo da, ebazpen proposamena idatzi baino lehentxoago (lehenago eginez gero, espedientearen zati bat ezkutatzen zaio interesatuari, eta ondorioz, defendatzeko dituen aukerak murrizten). Espedientea batera aztertzeko eta alegazioak egiteko epea hamar eta hamabost egun bitartekoa izan beharko da; tramitea egintzat joko da epea bukatu orduko interesatuek ez dutela alegaziorik egingo eta agiri edo frogagiri berririk ere ez dutela aurkeztuko esanez gero.
9. PROZEDURAREN AMAIERA Herri Administrazioen Erantza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak prozedura amaitzeko modu edo kari ezberdinak aipatzen ditu: ebazpena, atzera egitea, eskabidearen oinarri den eskubideari uko egitea, iraungi delako adierazpena, gertatze bidezko zenbait kari direlaeta prozedura ezin jarraitu izatea, edota akordiozko bukaera (87 eta 88. art.ak). Beren beregiko ebazpena benetako administrazio egintza da —ustezkoa, ordea, defentsa eskubidea egikaritzeko aukera ematen duen teknika da, eta ez benetako ebazpena, Administrazioaren isiltasuna aztertzean ikusi denez—; administrazio egintza horrek dakarren borondate adierazpenak «interesatuek azaldutako arazo guztiak eta prozeduratik ateratzen direnak erabakiko ditu» (89.1. art.). Gero, Legeak garrantzia ematen dio reformatio in peiusa debekatzen duen zentzuzkotasun printzipioari, hau da, eskaera bat dela eta, interesatuaren hasierako egoera larriagotu ezin izateari; hala ere, Administrazioak bere arioz hasi ahal izango du prozedura berriren bat, bidezkoa denean (89.2. art.). Ebazpenek erabakia edukiko dute, eta erabaki hori arrazoitua izango da Legearen 54. artikuluak aipatzen dituen kasuetan. Txosten edota irizpenik egotekotan, ebazpena arrazoitzeko erabiliko dira ebazpen horren testura erasten direnean. Horrez gain, ebazpenak bere aurka jarri ahal diren errekurtsoak adierazi beharko ditu, baita zein administrazio edo epai organotan jarri behar diren eta jartzeko epea ere; hala eta guztiz ere, interesatuek beste edozein errekurtso jarri ahal izango dute bidezko baderitzote (89. art.).