Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 232

232

RAMON PARADA

zentzuduna jasotzeko; erantzun hori berdina izan daiteke oinarrian berdinak diren gaiak azaltzen dituzten alegazioentzat (86.3. art.).

B) Txostenak Txostenak gehienetan erakunde bereziek egindako administrazio jarduketak ditugu, eta organo erabakitzaileari gauzak argitzeko erabiltzen dira. Oinarrian, iritzi adierazpenak izaten dira, judizio eta teknika iritziak alegia, baina inoiz ere ez borondateko iritziak; eta, horrenbestez, ez dira administrazio egintzak. Ondorioz, txostenak eurak ezin izango dira judizio bidez aurkaratu; prozeduraren azkenengo ebazpenaren baldintza gisa bakarrik baloratu ahal izango dira, eta ebazpen hori administrazio organoaren borondatearen adierazpena izango da, auzibidearen benetako helburu bakarra alegia. Beraz, Legeak eskuespena ematen du ebazteko beharrezkotzat jotzen diren txosten guztiak eskatzeko prozedura ebazterakoan, eta ez bakarrik zenbait lege direla­eta manuzko prozedurak ebazteko (82. art.). Hasieran, eskumena duen agintariak berak hartzen du erabakia, irizpenean ezarritakoari kasurik egin beharrik gabe. Baina txostena loteslea denean egitura ezberdina dauka; ze, halakotan, txostena egiten duen organoak baldintzatu egingo du organo erabakitzailearen borondatea. Ondorioz, banatutako eskumena gertatzen da, baina txostenak ez du, hori dela eta, administrazio egintzen berezko birtualtasuna hartuko, hau da, baliozkoak direlako presuntzioa eta betearaztasuna. Txosten lotesle eta ez lotesleen arteko bereizketa horrez gain —garrantzitsua, izan ere—, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak manuzko eta ez manuzkoak aipatzen ditu; gainera, presuntzio hauxe ezartzen du: «beren beregiko xedapenik ezean, txostenak nahiz gerokoak edo fakultatiboak izango dira eta ez lotesleak» (83.1. art.). Formari dagokionez, txostenak, hamar eguneko epean gauzatu beharko dira, baina epe horretan gauzatzen ez badira, jarduketekin jarraitu ahal izango da, eskaturiko txostena edonolakoa izanik ere; baina horretarako, manuzkoak ezezik, erabakiorrak ere izan beharko dira prozedura ebazteko. Halakoetan, osteko tramiteen epea eten ahal izango dute. Bestalde, indarreko legeak ez du ezartzen txostenak laburrak izan behar direnik —Prozedurari buruzko 1958ko aurreko Legeak ezarri zuen bezala—, ezta aurreko jarduketen laburpena edo espedientean agertzen diren beste datuak ez direnik testuan sartu behar ere. Administrazio Prozedurari buruzko 1958ko Legeak baliozkotu ezin zen akastzat jo zuen manuzko txostenik ez egotea, baina indarreko legeak kendu


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu