230
RAMON PARADA
guztiak ez dira prozedura guztietan ematen, ze askotan interesatuak hasieran azaldutako alegazioak ere nahiko izango dira Administrazioak, beste tramiterik gabe, ebazpen zuzena emateko». Prozedura fase honen eginkizun nagusia egitateak eta datuak eskaintzea da, ebazpena eman ahal izateko. Horretarako, hainbat teknika erabiltzen dira eta Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak arautzen ditu: interesatuen alegazioak, jendaurreko informazioaren tramitea, txostenak, frogak eta entzunaldi tramitea.
A) Alegazio idatziak, agiriak ekartzea, ahozko bista, eta jendaurreko informazioaren tramitea Alegazioak zerbait jakiten edo ezagutzen delako adierazpenak dira; ez dira borondatekoak —prozedura hastea eskatzeko eskaera orria bezala—, eta interesatuek formulatzen dituzte «prozeduraren edozein unetan eta entzunaldi tramitea baino lehen». Halaber, agiriak nahiz iritzi bat izateko beste zenbait elementu eraman ahal izango dituzte; organo eskudunak horiek guztiak izango ditu kontutan ebazpen proposamena idazterakoan (79. art.). Doktrinak horri erreparatu ez badio ere, eta gutxi erabiltzen diren arren, Administrazio Prozedurari buruzko Legeak ahozko alegazioak onartzen zituen —nolabaiteko ahozko bista— interesatu bat baino gehiago zegoenean; horren helburua egitatezko eta Zuzenbidezko arazoei buruzko ahalik eta desadostasun gutxien egotea zen. Horrela, 82. artikuluak interesatu guztien aldibereko alegazioak ahalbideratzen zituen horrexetarako egindako bilera batean; ondoren, bilera horren akta laburtua egin eta bertaratu guztiek sinatzen zuten. Jakina, arauketa hori ez da auzibide zibil eta penaletako ahozko bistarena bezain zehatza, baina espedientea instruitzen duen administrazio organoak epaiketen antzera egituratu ahal izango du bilera hori, nahiz eta Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak araurik jaso ez aldibereko alegazioei buruz; gainera, organo horrek aukera emango du frogak egintza horrexetan aurkeztu, aztertu eta eztabaidatzeko, frogen izaera kontutan izanda bidezkoa denean. Arauketa orokor horretan ezezik, ekonomiaadministraziozko erreklamazioei buruzko prozeduran ere ahozko bista jasotzen da (EkonomiaAdministraziozko Prozedurari buruzko Legearen 32. art.). Ahozko bistaren tramitea administrazio prozedura formalaren barruan ezartzen da Alemaniako Errepublika Federaleko Administrazio Prozedurari buruzko Legean, eta prozedura horri jarraitu beharko zaio arauak ezartzen duenean. Erregela horrek salbuespen batzuk ditu: alderdiek uko egiten diotenean