Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 22

22

RAMON PARADA

1. Horrela gertatzen da Administrazioarekiko Auzibide Jurisdikzioari buruzko Legearen 105. artikuluak araututako epaien etendura eta betearazpenezaren kasuetan, ukitutako norbanakoari Epai Botereari buruzko Lege Organikoaren 18. artikuluan agindutakoaren arabera kalteordainak ematen bazaizkio ere. 2. Larriagoa da indultu berezien bidez zehatze epai bat ondorerik gabe uzteko ahalmena, 1870eko Legearen arabera egikaritzen dena, ikuspuntu teknikotik epai bat eduki ezberdineko beste batek ordezkatua izatearen parekoa baita indultua. Konstituzioak indultu bereziak ematea ahalbideratzen dio Gobernuari, legearekiko berdintasun printzipioa baztertuz eta azalpen zein arrazoirik gabe; legegileari, ordea, ukatu egiten dio indultu orokorrak emateko aukera [62.i) art.]. Azken finean, Administrazioa (edo, nahiago bada, Herri Administrazioen multzoa) nortasun juridikoa duen Zuzenbidearen subjektua da, gainontzeko pertsona fisiko nahiz juridikoen moduan eta, izate horren arabera, beraren berezko Zuzenbideari, hau da, Administrazio zuzenbideari loturik jarduten du (eta komeni bazaio Zuzenbide pribatuari loturik ere bai, geroago ikusiko dugun moduan). Baina bada, aldi berean, ahalgo arau­emaileak zein judizialak dituen herri boterea ere, eta horrek, bere borondatea hiritarrei ezartzeko aukera emango dio Administrazioari, gero auzitegiek ikuskatu egingo badute ere, Konstituzioaren 106.1. artikuluak ezartzen duenaren arabera: auzitegiek araudizko ahalgoa eta administrazio jardueraren legezkotasuna kontrolatzen dituzte, baita jarduera hori bidezkotzen duten helburuen menpe egotea ere. Beraz, Herri Administrazio batekin harremanetan jartzen direnean, hiritarrek gogoan izan beharko dute (behintzat, aipatutako Txanogorritxuren tranpan erori nahi ez badute) Zuzenbidearen subjektu baten itxuraren atzean (amonatxo ahul baten itxuraren atzean) Administrazioak herri botererik sendo eta harroenaren erpe arautzaile, betearazle eta zigortzaileak ezkutatzen dituela.

6. ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEAREN ERAENTZAK DITUEN EZAUGARRIAK. HAUTABIDE ANGLOSAXONIARRA Administrazio zuzenbideak arau bereziak ditu oinarrizko erakundeetan, eta Zuzenbide zibileko (Administrazioaren egintza zein kontratuak, herri jabaria, erantzukizuna), Lan zuzenbideko (enplegua edo funtzio publikoa) edo Merkataritza zuzenbideko (enpresak eta administrazio antolaketa) erakundeen arauketa bikoiztea dakar nolabait. Halako Zuzenbidea badago, lehenik bere


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.