ADMINISTRAZIO PROZEDURA
229
baita jatorrizko agiriak itzultzeko ere; hori prozedura instruitzen duen funtzionarioak erabaki beharko du, oharra edota lekuko agiria utzita, kasuan kasukoa; baina ordezkaritza egiaztatzen duen agiria bada, eta ahalmena orokorra izan beste gai batzuetarako, hiru eguneko epean banandu eta itzultzea erabaki beharko da interesatuak eskatzen duenean. Eskabideak aurkezteko bide edo erei dagokienez, horiek ebatzi behar dituen organoari aurkeztu beharko zaizkio eskaera orriak. Aldi berean, Legeak erraztasuna emango du eskaera orriak edozein herri administraziotako erregistroetan jasotzeko, bai Estatuko Administraziokoak izan, bai autonomi erkidegoetakoak, eta bai Toki Administrazioko erakundeetakoak ere; azken kasu horretan, ordea, hitzarmen egokia sinatu beharko da lehenengo. Posta bulegoetan ere aurkeztu ahal izango dira, ÂŤaraudiak ezartzen duen eranÂť. Azkenik, espainiarrek atzerrian sinaturiko eskaera orriak bideratu egin ahal izango dira Espainiako ordezkaritza diplomatiko edo kontsular egokietan; ordezkaritza horiek, aldi berean, erakunde eskudunera bidaliko dituzte (38. art.). Hasiera idazkiak lehengo datu horiek eta nortasunÂagiriaren zenbakia aipatu beharko ditu, otsailaren 22ko 357/1962 Dekretuak dioenez; bestela, eskaera orria jasotakoan, organo eskudunak akatsa ongitzeko edota beharrezko agiriak bidaltzeko eskatu ahal izango dio, hamar eguneko epean, sinatu duenari eta horrela egiten ez badu, espedientea artxibatu egingo dela ohartaraziko dio (71. art.). Horrez gain, organo eskudunak behin-behineko neurri bidezkoak hartuko ditu eman ahal den ebazpenaren eragingarritasuna segurtatzeko; baina horretarako, beharrezkoa izango da, bai iritzi bat izateko beste elementu egotea, bai neurriok konponezineko kalterik ez eragitea interesatuei, eta bai legeek babesturiko eskubideak urratzerik ez ekartzea (72. art.).
8. TRAMITAZIOA ETA INSTRUKZIOA Prozedura hasi ondoren, Administrazioak zenbait instrukzio egintza burutu beharko ditu, ebazpena emateko erabiliko diren datuak zehaztu, aztertu eta egiaztatzeko. Prozedura tramitatzen duen organoak egingo ditu bere arioz egintza horiek; hala ere, interesatuek tramite batzuk proposatu ahal izango dituzte, hain zuzen ere, euren partaidetza eskatzea edota lege nahiz araudiak ezarritako tramiteak egitea. Administrazio Prozedurari buruzko 1958ko Legearen Zioen Azalpenak zioen bezala, ÂŤinstrukzio egintzak prozedurako garrantzitsuenak dira zalantzarik gabe, ze ebazpen zuzenerako behar diren iritzi elementuak ematen dizkiote erabakiak hartzeko organoari. Hala ere, legeak arauturiko instrukzio