Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 227

ADMINISTRAZIO PROZEDURA

227

razten zen, baldin eta Estatuko segurtasuna eta defentsa edota delituak arakatzea ukitzen ez baziren. Hori dela eta, harrigarria da Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak aurrerakuntza legez erakustea 37. artikuluaren arauketa: «hiritarrek eskubidea izango dute, espedientearen zati izan eta administrazio artxiboetan dauden erregistro nahiz agiriak lortzeko, grafiko, soinu edota irudi bidez adierazita daudela ere, edota euren euskarri materiala edozein izanda ere, baina horretarako beharrezkoa izango da eskatzen diren egunerako bukatuta dauden prozedurei buruzko espedienteak izatea». Baina arauketa hori izatez ez da aurrerakuntza, ezin baitira parekatu «artxibo eta administrazio erregistro» terminoak eta «bukaturiko espedientea». Era berean, ez du askotarako balio bukaturiko espediente horiei buruzko eskubiderik aintzatesteak; izan ere, jarraian, arauketa xehea jarriz, eskubide horren egikaritza ahalik eta gehien murrizten du zenbait kari direla eta, batzuk zuhurtziarakoak (herri intereseko arrazoiak) eta beste batzuk, berriz, tasatuak.

C) Prozeduraren dohainekotasuna Administrazio Prozedurari buruzko Legeak ez du administrazio prozeduraren dohainekotasunari buruzko manurik. Baina dohainekotasun hori berez ateratzen da, gehienetan, prozedura horren izaera aztertzailetik. Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 81. artikuluak ezartzen du bakarrik, interesatuek proposaturiko frogek sorturiko gastuak ordaintzeko, eta aurretiaz eskatu ahal izango zaie, behin betiko likidazioaren zain.

7. ADMINISTRAZIO PROZEDURAREN HASIERA Administrazio prozedura, zigor auzibideak bezala, Administrazioaren arioz has daiteke, baita norbanakoren batek nahiz beste edozein herri administraziok eskatu edota salaketaren bat aurkeztearen ondorioz ere. Prozedura zibilak, ostera, alderdiek eskatuta bakarrik hasiko dira. Horrelaxe ezartzen du Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 68. artikuluak: «prozedura Administrazioaren arioz nahiz interesatuak eskatuta hasiko da». Administrazioaren arioz hastekotan, «organo eskudunaren erabakia» da garrantzitsuena; organo horrek motu propio jardungo du, edota horretara bultza


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu