Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 226

226

RAMON PARADA

Prozedura jendaurrekoa ala sekretua izan behar den zehaztea gai arazotsua da, eta ulertzeko, bereiztu beharko dira, batetik, prozedurako interesatuek bertan burutzen ari diren jarduketak ezagutzeko duten eskubidea, eta bestetik, hiritarrek duten eskubidea —«interesatuek» eurek ere, berezko jakinmina baitute— administrazio jarduera agerikoa izatea eskatzeko. 1889ko urriaren 19ko Lege zaharrak mugatu egin zuen interesatuen eskubidea, eta horiek «arau eta erabakien prozeduraren berri» izan zezaketen bakarrik (10. arauaren 2. art.). Gero, Prozedurari buruzko 1958ko Legeak aintzatetsi egin zien «prozedurako tramitazioaren berri edozein momentutan izateko eskubidea, bidezko informazioa bulego egokietan eskatuz» (62. art.), baita «espedientean ageri diren puntu zehatzen kopia egiaztatua lortzekoa» ere; baina gero mugatu egiten zitzaien azken eskubide hori: «jakinarazitako erabakiak direnean, ezin izango zaie kopiarik ukatu» (63. art.). Itxuraz, horrek zuhurtziarako ahalgoa aintzatesten zion Administrazioari, gainontzeko kasu guztietan, puntu zehatz horiei buruzko ziurtagiriak emateko. Dena dela, onartu egiten zen interesatuak bista eta entzunaldi tramitean espedientearen eduki osoa ezagutzeko zuen eskubidea: «espedienteak instruitu ondoren, eta ebazpena eman baino lehentxoago —zioen 91. art.ak— interesatuei erakutsiko zaizkie, hamar eta hamabost egun bitarteko epean alegazioak azaldu eta bidezko agiri eta frogagiri guztiak aurkez ditzaten». Indarreko legea erabatekoagoa da informaziorako eskubide hori aintzatesterakoan, ze onartu egiten du interesatuek «edozein unetan ezagutzea prozeduren tramitazioaren egoera, bertako interesatuak badira, eta prozedura horietako kopiak lortzea ere bai» [35 a) art.]; bestalde, bista eta entzunaldi tramiteei dagokienez, lege horrek lehengo arauketari eusten dio (84. art.). Hiritarrek administrazio prozedurak ezagutzeko duten eskubideari dagokionez, hau da, agerikotasunari dagokionez, Sekretu Ofizialei buruzko 1968ko apirilaren 5eko Legeak (urriaren 7ko 48/1978 Legeak aldatua) printzipio hauxe zuen oinarri —beraren zioen azalpenean ere horrelaxe agertzen zen— Diktaduran bertan ere: «Estatuko organoen jardueraren publizitatea printzipio orokorra da, Espainiako oinarrizko legeetan beren beregi adierazita agertzen ez den arren, ze guztiek ezagutu ahal izango dituzte hiritar guztiei interesatzen zaizkien gauza publikoak». Publizitate printzipio hori mugatu egin daiteke «guztion ondasunari, Estatuaren segurtasunari edota nazioko kolektibitatearen interesei kalte egiten zaienean». Eta, azkenik, Konstituzioaren [103.b) art.] ere argi nagusiarazten du publizitate eta agerikotasun printzipioa hiritar guztientzat (euren burua edota jendea informatzeko interesa besterik ez zutenentzat, alegia); artikulu horretan hiritarrek administrazio artxibo eta erregistroetara sartzeko zuten eskubidea nagusia-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu