Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 219

ADMINISTRAZIO PROZEDURA

219

c) Halaber, prozedura eratzaileak singleak nahiz konplexuak izan daitezke, kudeatzen diren herri interesen arabera. Prozedura singleak herri interes bakarra lortu nahi izango du, adibidez, ehizarako baimena ematea; konplexuak, aldiz, herri interes bat baino gehiago izango du helburu, esate baterako, hirigintza planak onesteko prozedurak. d) Prozedura antolatzaileak ere badira, antolatzeko ahalgoaren ondoriozkoak alegia, esaterako, pertsona juridiko edota organoak sortu, aldatu edota azkentzen dituztenak, kontrol jarduera etab. e) Prozedura zehatzaileen bidez, berriz, Administrazioak zehatze ahalgoa egikaritzen du. f) Azkenik, prozedura betearazleen bidez, gauzatu egiten dira administrazio egintzen edukiak.

4. ADMINISTRAZIO PROZEDURAKO SUBJEKTUAK. ESKUMENAREN TITULARRA. ABSTENTZIOA ETA EZESPEN EDO ERREKUSAZIOA Administrazio prozeduran, protagonista nagusia —epailea auzibidean den bezala— Herri Administrazioko organoren bat da, zalantzarik gabe. Beste aldean subjektu pasiboak daude, prozeduran interesatuak edota prozedura horrek ukitzen dituenak alegia; norbanakoak zein beste Herri Administrazio batzuk izan daitezke. Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak zenbait manu ditu administrazio prozedurak instruitu eta ebazten dituzten organoei buruz; manu horiek arlo hauek jorratzen dituzte: administrazio organoen sorrera (11. art.), eskumena zein bera transferitzeko moduak (12.etik 17.erako art.ak) eta beraren egikaritza, koordi­ natze nahiz gatazka konponketa (18.etik 21.erako art.ak), eta erkide­ go organoen eraentza eta jardunbidea (22.etik 27.erako art.ak). Arazo horiek guztiak lan honetako administrazio antolaketari buruzko aldean aztertuko dira (II. liburukia). Bestalde, Herri Administrazioen Erantza Judirikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak, Judiziamendu Zibilari buruzko Legeak bezala, abstentzioa eta ezespen edo errekusazioa arautzen ditu; teknika horiek organoaren titularraren alderdigabetasuna segurtatzen dute, Konstituzioak administrazio jarduerari ezartzen dion printzipioa baita (103. art.). Abstentzio arrazoiak organoaren titularra espedientetik banatzea dakar edota goiko organoak behekoari parterik ez hartzeko agintzea. Legearen 28. artikuluaren arabera, hauexek izango dira arrazoi horiek:


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu