Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 216

216

RAMON PARADA

daitezke: batetik, izaera orokorrekoak eta bestetik, ostera, sektorekako araudiak. 1. Izaera orokorreko araudiak: administrazio prozeduren kategoria osoei buruzko arauak 30/1992 Legera egokitzea dute helburu, hau da, tratamendu juridiko bateratua izan dezaketen prozedurei buruzko arauak egokitzea lege horretara. Araudi horien artean, berriz, ondokoak aipatuko ditugu: ondare erantzukizunari buruzkoak (martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretua), ahalgo zehatzailea egikaritzearen gainekoak (abuztuaren 4ko 1.398/1993 Errege Dekretua), dirulaguntza publikoak emateari buruzkoak (abenduaren 17ko 2.225/1993 Errege Dekretua) edota baimenak eman, aldatu eta azkentzearen ingurukoak (abuztuaren 5eko 1.778/1994 Errege Dekretua). Horiek guztiak, bestalde, lan honetako kapitulu egokian jorratuko ditugu. 2. Sektorekako araudiak: horien bidez, administrazio prozedura zehatzei buruzko arauketa egokitzen da 30/1992 Legera; egin­eginean ere, prozedura horien berezitasunek aparteko tratamendua behar du. Talde horrexetan daude, besteak beste, ondoko araudiak: —Estatuko Administrazio Orokorreko Langileak, Segurtasun Indar nahiz Kidegokoak, Militarrak eta Justiziako Langileak kudeatzeko prozedurei buruzkoak (1994ko abuztuaren 5eko 1.777/1994, 1.764/1994, 1.767/1994 eta 1.765/1994 Errege Dekretuak). —Ondoko arloei buruzko prozedura zehatzaileen ingurukoak: Trukaneurrien Kontrola, Tabako Monopolioa, Estatistika Funtzio Publikoa, Finantza Merkatuak eta Trafiko nahiz Bide Segurtasuna (abuztuaren 4ko 1.392/1993, 1.393/1993 zein 1.398/1993, irailaren 10eko 1.572/1993, abenduaren 3ko 2.119/1993 eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak). —Eta, azkenik, eskubide ekonomiko hauexek aintzatesteko prozedurei buruzkoak: Militarren Gizarte Segurantza, Administrazio Mutualismo, Laguntza Prestazio eta Gizarte Integrazioaren eskubideak, baita Estatuko zein Militarren Klase Pasiboenak eta Epaileen Mutualismoarenak (uztailaren 29ko 1.728/1994, 1.733/1994 eta 1.734/1994 Errege Dekretuak, baita abuztuaren 5eko 1.769/1994, 1.766/1994, nahiz 1.810/1994 Errege Dekretuak ere).

3. ADMINISTRAZIO PROZEDURAREN MOTAK Administrazioak jarduteko modu asko ditu, besteak beste, polizi jarduera edo norbanakoen ekintza mugatzea dakarren jarduera, herri zerbitzuak, ekintza pribatuaren sustapena eta epaile­gisako jarduerak —zehatzai­ lea eta tartekaritzazkoa, adibidez—; gero ikusiko ditugu guztiak. Jarduteko


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu