Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 206

206

RAMON PARADA

inoiz ere kalteordainik eman interesatuari arduragabekeria egotzi ahal zaizkionean»).

atzipea,

errua

edota

8. ADMINISTRAZIO EGINTZAK EZEZTATZEA Deuseztatze edo baliogabetzeak egintza bertan behera uztea dakar, legezkotasun zioak direla eta; ezeztatzeak, aldiz, egintza ezabatu edo indarrik gabe uztea dakar, administrazio egokitasun edo zio batzuen ondorioz. Egintza guztiz legezkoa da, baina orain ez da herri interesetara egokitzen eta Administrazioak ondorerik gabe uztea erabakitzen du. Ezeztapenak oinarri duen printzipioaren arabera, Herri Administrazioaren ekintza ahalik eta zentzuzkoena izan behar da herri interesekin, eta ez egintza sortzen denean bakarrik, beraren bizi guztian zehar ere bai. ZANOBINIk dioenez, bidezkoa izango da eta egintza beste egintza egokiago batez ordeztu ahal izango da «bere helburuak betetzeko egokia ez dela frogatzen denean; bai inguruabar eta beharrizan orokorrak ez zirelako ondo aintzat hartu egintza eman zenean; bai, emanda gero, inguruabar eta beharrizan horiek aldatu eta egintza herri interesen aurkako bihurtu zelako». Hala ere, ezeztapenak muga bat aurkitzen du eskuratutako eskubideekiko begirunean. Eskubide horiekin toporik ez egiteko, ezeztapen ahalgoa modu zabalagoan onartuko da, administrazio antolaketa ukitzen duten egintzak direnean, edota egintza horiek kaltegarriak edo kargagarriak direnean norbanakoentzat. Halakoetan, gainontzekoak kaltetzea ez da, berez, oztopo izango egintza ezeztatzeko; baina ezeztapena legez aurkakoa izan daiteke, debeku arauak urratzen baditu edota beste pertsona batzuen interesak nahiz herri interesak kaltetzen baditu. Horrenbestez, ez dago oztoporik karga egintzak eta egintza zehatzaileak ezeztatzeko; ezeztapen horri ezin izango zaio aurka jarri Administrazioa bere egintzek lotzen dutela dioen printzipioa. Aitzitik, Administrazioak ezeztatu egin beharko ditu ezeztapen hori herri interes eta helburuei komeni zaienean. Horixe da Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak jasotzen duen doktrina, txarto formulaturik jasotzen badu ere, ondokoa ezartzen duenean: «Herri administrazioek edozein momentutan ezeztatu ahal izango dituzte eskubideak aintzatesten ez dituzten egintzak, eta karga egintzak ere bai, ezeztapen hori antolamendu juridikoaren aurkakoa ez bada» (105.1. art.). Artikulu hori ez da zuzena, ze antolamendu juridikoaren aurkakoa izatearen muga negatiboa bakarrik ezartzen du; eta izatez, berriz, beharrezkoa da egoera positibo bat gertatzea ere, alegia, ezeztapenak herri interesei lagundu eta gainontzekorik ez kaltetzea. Horrela, ez da biderik emango administrazio


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu