Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 203

ADMINISTRAZIO EGINTZEN BALIOGABETASUNA, DEUSEZTASUNA...

203

berme gutxiagoduna; eraentza hori gaur egun ere indarrean dagoela jo behar da Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez. Horrela, Zuzenbide osoko egintzak Administrazioaren arioz deuseztatzeko, ez da beharrezkoa Estatu Kontseiluak deuseztapen horren aldeko irizpena ematea; horrenbestez, desagertu egiten da beraren izaera loteslea, eta, horrela, prozeduraren berme bakarra ere bai. Kasu horretan, Ogasunak deuseztatzeko ahalgo oso eta badintzagabekoa dauka bere zerga likidazioei dagokienez. Ogasuneko ministroak edota Saileko zuzendari nagusiak deusezta ditzake, eta gero, zerga horiek gogortu egingo dira zergadunentzat, zerga akzioa preskribatu ez bada (153. art.). Deuseztakor hutsak diren egintzak deuseztatzean, oraindik ere gehiago egiten da; izan ere, halakoetan, ez da Estatu Kontseiluaren irizpenik behar, ezta kaltegarritasun auzibidera jo beharrik ere; gainera, luzatu egiten da deuseztatzeko ahalgoa egikaritzeko epea, alegia, orain arteko lau urtetik tributuak preskribatzeko erabiltzen den bost urtekora luzatzen da, eta 154. artikuluak ezartzen duenaren arabera egiten da: «Administrazio akzioa preskribatu ez bada, Ogasuneko ministroak eta, eskuordetzerik badago, Saileko zuzendari nagusiak berrikusi ahal izango dituzte zergak kudeatzeko bidean emandako egintzak, ondoko kasuetan: a) interesatua entzunda egindako espedientea eta gero, egintzek legea nabarmen urratzen dutela jotzen denean; eta b) Administrazioak arazodun egintza ematean zerga egitatearen osagairen bat ahaztu ondoren, osagai horiek egiaztatzen dituzten beste froga batzuk agertzen direnean. Halaber, ekonomia­administraziozko erreklamazioei buruzko legerian, Kontu­hartzaile Nagusiak, berorren ordezkariek zein Ogasuneko Ministerioko zuzendari nagusiek egindako aurkaratze sistema zaharra erabiltzen da oraindik (eurok kudeatzen dituzten arazoak direnean); sistema horren arabera, hamabost eguneko epea izaten da gorabidezko errekurtso arrunta nahiz apartekoa jartzeko Probintzi Auzitegien ebazpenen aurka (abuztuaren 20ko 1.999/1981 Errege dekretuaren 32. art., Ekonomia­administraziozko Prozedurari buruzkoa).

C) Kaltegarritasun auzibidearen baldintzak Kaltegarritasun auzibideak Administrazioaren baliogabetze asmoa epailearen irizpenaren pean jartzea dakar, eta eskubideak adierazten dituzten administrazio egintzetarako ezartzen da. Baina administrazio kontratuei ere aplikatu ahal zaie, Administrazioak, geroago ikusiko denez, deuseztatzeko eta hutsaltzeko ahalmen zuzenak baditu ere. Auzitegi Gorenak, hasieran ukatu baina azkenean onartu egin du kaltegarritasun auzibidea, debekua ezartzen duen manurik ez dagoela ikusita (1974ko azaroaren 13ko, 1979ko apirilaren 28ko eta 1980ko otsailaren 8ko epaiak). Ezetsi egin du, ordea —eta bistako


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.