Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 201

ADMINISTRAZIO EGINTZEN BALIOGABETASUNA, DEUSEZTASUNA...

201

(revocation edo retrait) beharrezkoa izango da edozein momentutan, eta interesatuek besterik eskatuta ere egin beharko da (1954ko otsailaren 26, Zwillinger). Aldiz, ahalmen gehiekeriagatiko errekurtsoaren arabera, egintza legez aurkakoa izan eta eskuratutako eskubideak aintzatesten baditu, Administrazioak bakarrik ahal izango du deuseztatu 1922ko azaroaren 3ko Cachet geldiarazpenetik, eta deuseztapen errekurtsoa egiteko ezarrita dagoen bi hilabeteko epean, edo auzibideak irauten duen artean. Denbora muga horren helburua Administrazioari epailearenaren besteko edota ahalmen handiagorik ez aintzatestea da. Denbora hori igarotakoan, ezin izango da egintza deuseztatu. Italiako Zuzenbideak berezko ahalmena aintzatesten dio Administrazioari administrazio egintzak deuseztatu, ezeztatu edo zuzentzeko; egintzak legebidezkotasun edo egokitasun ezaren akatsa duen kontutan hartuta, ahalmen hori Administrazioaren ariozko deuseztatze edo ezeztatze deituko da, hurrenez hurren. Ahalgo biak dira zuhurtziarakoak, ezeztapenaren kasuan zuhurtziarakotasuna handiagoa bada ere; hori dela eta, legez aurkakoa dela bistan egonda ere —eta deuseztatzeko ahalgoa kontrol organoren bati eratxikitzen zaionean izan ezik—, Administrazioak ez du egintza deuseztatu beharrik izango ekitate edo egokitasun arrazoiak daudenean, egintzaren inguruan eratu ahal izan diren harreman konplexuak ez nahasteko gehienbat. Gainera, deuseztatzeko ahalgoa orokor eta autonomoa da, eta ez du denbora mugarik izango administrazio organoak bere egintzei buruz erabiltzen duenean. Baina ez da horrelakoa izango, arau berezi batzuek kontrol ahalmenak dituen Administrazio bati ematen diotenean; esate baterako, Gobernuak Estatuko organoen nahiz edozein pertsona juridiko­publikoren egintzak deuseztatzeko duen ahalgoa (1934ko martxoaren 3ko TUren 6. art.: «Il Goberno ha facoltá, in qualumque tempo, de annulare, di ufficio o su denuncia, sentito el Consiglio de Stato, gli atti viziati de incompetenza, ecceso dei potere o violazioni de leggi o di regolamenti generali o especiali»), edota Prefektuari ahalmen bera eratxikitzen dioten beste zenbait kasu, bai administrazio poliziaren egintzei dagokienez (1977ko uztailaren 24ko 616. Legea) eta bai kontrolatzeko herrialde batzordeei dagokienez, tokiko erakunde eta partzuergoen legez aurkako erabakiak hartu eta hogei egunen buruan (1953ko otsailaren 10eko 62. Legea).

B) Zuzenean deuseztatzeko ahalmena eta kaltegarritasun auzibidea baztertzea, non eta eskubidea adierazten duten egintzetan. Indarrean dirauen arauketa Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko Legeak jarraitu egiten dio, oro har, egintza deusezak berrikusteko aurreko arauketari. Egintzok «edozein momentutan» deuseztatu


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.