Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 197

ADMINISTRAZIO EGINTZEN BALIOGABETASUNA, DEUSEZTASUNA...

197

7. BALIORIK GABEKO EGINTZAK DEUSEZTATZEA ADMINISTRAZIOAREN EKIMENEZ. KALTEGARRITASUN AUZIBIDETIK DEUSEZTATZE ZUZENERA Administrazio egintzen baliogabetasunaren oinarrizko aspektuak aztertu ondoren, aspektu adjektibo eta formalak jorratu beharko ditugu, hau da, deuseztasun hori adierazteko erabil daitezkeen bide edo prozedurak. Egintza interesatuek eskatuta deusezta daiteke, administrazio edo judizioetako errekurtso egokiak eginda Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioan, baina hori beste kapitulu batean ikusiko dugu. Errekurtso bide horiek alde batera utzita, legezkotasun printzipioak behartu egiten du Administrazioa legearen aurka egiten dituen egintza edo jarduketak antolamendura egokitzera. Beti legezkotasunera egokitu behar izate horrek ez du arazo juridiko larririk sortuko, egokitu nahi diren egintzak Administrazioaren barneko esparru, antolaketa edo jardunbideari buruzkoak direnean, eta administratuen eskubideak ukitzen ez badituzte. Egintzak norbanakoa kaltetu edo kargatzen duenean ere ez du arazo larririk sortuko, esate baterako, bidegabeko zehapenen bat ezartzea, eskubideren bat aintzatetsi nahi ez izatea etab. Halakoetan, Administrazioak berriro aztertu beharko ditu bere jarduketak —epaileak ez bezala, ze horrek ezin izango ditu bere epai zentzugabeak nahiz baliogabeak deuseztatu eta ezeztatu (Epai Botereari buruzko Lege Organikoaren 240. art.)—, eta ez du kontutan hartuko baliogabetasuna sortzen duen akatsa deuseztasuna ala deuseztakortasuna den. Egintza epai irmo baten bidez baieztuz gero sortzen da oztopo bakarra (Zergei buruzko Lege Orokorraren 158. art.: «epai irmo baten bidez baieztutako egintzak ez dira inoiz ere berrikusiko»). Itxura batean, eskubideak mugatu nahiz ukatzen dituzten egintzetan edo karga egintzetan ez dago oztoporik euren baliogabetasuna adierazteko; bai, ordea, adierazpen hori egiteko betebeharra. Baina egoera erabat aldatzen da gainontzekoentzako eskubideak sortu dituzten administrazio egintza baliogabeak deuseztatu edo berrikusterakoan, batez ere, gainontzeko horiek eskubideak eduki eta gozatzen badituzte. Halakoetan, egintza horiek deuseztatzeko ahalgoa aintzatesten badiogu Administrazioari, eskubide nahiz edukitza egoera horiek aintzatetsiko dizkiogu, interesatuak egintza deuseztatzailearen ondorioak onartu nahi ez dituenean. Azken finean, Administrazioari epaileak duenaren antzeko ahalgoa aintzatestea da, bete beharreko erabakiaren pribilegioa bere azken mugetara eramatea, alegia; joan den mendeko liberalismo judizialistak ezeztu egin zuen pribilegio hori, eta epailearengana jotzera behartu zuen Administrazioa, eskubideak adierazten zituzten egintzak kaltegarritasun auzibide izenez ezagutu zena erabilita deuseztatzeko. Auzibide horren arabera, Administrazioak Administrazioarekiko auzibide jurisdikziora


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.