Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 195

ADMINISTRAZIO EGINTZEN BALIOGABETASUNA, DEUSEZTASUNA...

195

zehatzaile edo tartekari egintzari dagokionez duten garrantzia. Hori dela eta, kontuz ibili beharko dugu forma akatsak —euren hasierako garrantzia kenduta— eginkizunaren ikuspuntutik aztertu behar direla dioen tesiarekin; izan ere, horri kasu egitekotan, pentsatu beharko dugu entzunaldi eta defentsa tramiteok ez egitea administrazio errekurtso batzuk jarrita ongitu ahal direla, baita Administrazioarekiko auzibide errekurtsoa jarrita ere, ze horrek «aukera ematen du defentsarik ezaren itzala ezabatzeko tramitazioan zehar» (FERNÁNDEZ RODRÍGUEZ). Tesi horri jarraituz gero, eta auzibidea ahalik eta laburren egiteko, onartu beharra egongo da Administrazioarekiko auzibideetarako auzitegiek forma akatsak baztertzea edukizko erabakia zuzentzat dutenean. Zigor auzitegi eta auzitegi zibilei buruz ere horixe esan daiteke, beharagoko auzitegiek auzibidean egindako urratzeak gorajotzearen ondorioz ebazten dituztenean; ze, azken finean, Administrazioarekiko auzibidea bigarren auzialdia baino ez da, Administrazioak aurretiaz epaitu eta erabakitakoa berrikusten duen auzialdia, alegia. Aldiz, berriro esan behar dugu Konstituzioa, edozein motatako defentsarik eza debekatzen duenean, herri botere guztiez ari dela eta, horrenbestez, administrazio prozedura eta egintza guztietan ere eraendu beharra duela, Konstituzioaren 24 eta 106. artikuluek agintzen dutenez.

6. BALIOGABETASUNA MURRIZTEKO PRINTZIPIOA: BERRONESPENA, EZ HEDATZEA ETA BIHURKETA Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea zentzuzkoa da baliogabetasuna modu hertsakorrean aplikatu eta deuseztakortasuna lehentasunez ezartzen duenean —horixe da arau orokorra, eta ez Zuzenbide osoko deuseztasuna—; horrela, arau batzuk ezartzen ditu administrazio egintzen patologiaren ondorioak ahalik eta gehien murrizteko. Lehenengo eta behin, deusezta daitezkeen egintzak baliozkotzea onartzen da, akatsak ongituz gero. Edozein kasutan ere, baliozkotze egintzaren egunetik bakarrik izango ditu ondoreak baliozkotzeak, behintzat, atzeraeraginezko eragingarritasuna ematea orokorrean bidezkotzen duten kasuak gertatzen ez badira (67. art.). Txostenak edo aginduzko proposamenak ez egitea ezin izango da baliozkotu, ze ez du zentzurik a posteriori ematea, azken erabakia argitzeko izanda. Gainera, Auzitegi Gorenak esan duenez, zehapenak ezin izango dira baliozkotu karguen plegurik egin ez bada (1979ko martxoaren 3ko epaia). Formari dagokionez, hierarkiari buruzko eskugabezia baliozkotu ahal izateko, beharrezkoa izango da goragoko organoak egintza berretsi edo erratifikatzea, eta Auzitegi Gorenak, berriz, berrespen gisa onartu du organo


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.