ADMINISTRAZIO EGINTZEN BALIOGABETASUNA, DEUSEZTASUNA...
193
aintzat hartu ere egingo, eta bidegabekotzat joko du errekurtsoa. Administrazioarekiko auzibidean gertatzen dena epaiak aurkaratzean gertatzen da. Interesatuak Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen luzaezinezko epeetatik kanpo jarriz gero goratzeko errekurtsoa beraren uziari lehen auzialdian gaitzirizten dion epaiaren aurka, edota errekurtso hori ez onartzeko kariren bat badago, alferrik galduko da edozein akzio zibil —deuseztakortasun hutsezko kasuetan bezala—, nahiz eta Zuzenbide osoko deuseztasunen batean oinarrituta egon. Azken finean, Zuzenbidearen subjektu baten lehen mailako egintza moduan eta, aldi berean, epaile egintza moduan jarduten duen administrazio egintzak, beraz, erabateko deuseztasunaren ondorio gogorrak hartuko ditu, batez ere, deuseztasun akzioaren preskribaezintasuna (akzio horrek ez du eperik zuzenean egikaritzeko, ezta auzibide guztietan salbuespen gisa aurkaratzeko ere). Baina, aldi berean, ondore judizialak dituen ebazpena den neurrian, administrazio egintza bigarren auzialdiko epaia bailitzan judiziotaratzen da administrazio eta Administrazioarekiko auzibide errekurtsoetan; horrenbestez, jurisdikzio horretako auzitegiek gehienetan ez dute aintzat ere hartzen aurkaratzea deuseztasun edo deuseztakortasun kariren batean oinarritzen den, noizeta bigarren auzialdiko auzibidearen betekizunetakoren bat falta denean. Hori gertatzen da, batez ere, errekurtsoa —edo gorajotzea— ezarritako hilabeteko edo bi hilabeteko epe oso laburretatik kanpo jartzen denean, hurrenez hurren. Irmoa denean eta aurkaratze epea igarotzearen nahiz beste edozein inguruabarren ondorioz haizutua denean, orduantxe lortzen du administrazio egintzak gora jo ezin daitezkeen epaiek duten gauza epaituaren santutasuna, nahiz eta Zuzenbide osoko deuseztasuna izan.
5. DEUSEZTAKORTASUNA ETA BALIOGABETZEN EZ DUEN IRREGULARITATEA Lehenago esan denez, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 63. art.ak —Kode Zibilaren 6.3. art.ari kontrajarriz— deuseztakortasuna ezartzen du baliogabetasunaren arau orokortzat: «antolamendu juridikoaren edozein urratzetan erortzen diren administrazio egintzak deuseztakorrak izango dira, baita ahal menen desbideraketa ere; deuseztatzeko, lege horretako V. tituluan arautzen diren fiskalizazio bideak erabiliko dira». Administrazio egintzaren deusez takortasuna sortzen duten akatsak, inoiz esan denez, ondoko kasuetan baliozkotu ahal izango dira: akatsok ongitzen direnean, administrazio errekurtsoak jartzeko ezarri den epea igarotakoan, eta Administrazioak bere arioz berrikusteko duen lau urteko epea igarotzen denean [103.1.b) art.].