Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 189

ADMINISTRAZIO EGINTZEN BALIOGABETASUNA, DEUSEZTASUNA...

189

dugu zeintzuk diren oinarrizkoak, hau da, baztertuz gero deuseztasuna dakartenak. Jurisprudentziaren iritziz, deialdia oinarrizkoa da (1961eko urtarrilaren 25eko epaia); aldiz, deuseza izango da eguneko aztergaien zerrendaren kanpoko arazo bati buruz hartutako erabakia (1969ko otsailaren 14ko eta 1978ko martxoaren 3ko epaiak). Organoaren osaketa ere oinarrizkoa izango da, batez ere, osaketa hori heterogenoa denean; adibidez, desjabetzapenaren epaimahaiak, euren kideek sektore desberdinak ordezkatzen dituzte­eta (1961eko urriaren 28ko eta 1965eko abenduaren 15eko epaiak). Agertutakoen quorumak eta bozketa quorumak organoaren izate juridikoa bera zehazten dute, baita beraren borondatea ere, eta bilkura osoan zehar egon beharko dute, ez bakarrik hasieran (1983ko otsailaren 18ko epaia). Jurisprudentziak gehiegikeria nabarmenak egin ditu manu hori aplikatzean, esaterako, Salaren 1971ko otsailaren 15eko epaia; epai horrek udal borondatea sortzean egindako akats konponezintzat jo zuen Aldundiak aurretiazko eskuespenik ez ematea udal batek Unibertsitateari lur jakin batzuk lagatzeko.

G) Legeren batek beren beregi ezartzen duen beste edozein egintza Lehenago esan dugunez, Administrazio Prozedurari buruzko 1958ko Legearen 47. artikuluak Zuzenbide osoko deuseztasun kasuen zerrenda eza­ rri zuen; hala ere, lege nahiz arau lerruneko beste zenbait arauk aldatu egin zuten zerrenda hori. Horrela, Zergei buruzko Lege Orokorraren 153. artikuluak kendu egin zituen ezinezko edukia zuten egintzak Zuzenbide osoko deuseztasunetik. Halaber, Lurzoruari buruzko Legeak Zuzenbide osoko deuseztasuna ezarri du kasu hauexetarako: plan nahiz ordenantzetako salbuespenen erreserbetarako; Hiri Antolamendurako planetan ezarritako berdegune nahiz gune askeak modu ezberdinean aldeztatu edo zonifikatzea dakarten egintzetarako; eta, azkenik, eman ahal izan diren lizentzia eta baimenetarako, lege horrek ezartzen dituen tramite zurrunak aurretiaz bete ez badira (188. art.). Beste kasu bat — jurisprudentziak ukatu egiten du bertatik Administrazioa zuzen ez aberastea eratzen denean— Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren 60. artikuluarena da; artikulu horrek Zuzenbide osoko deuseztasuna ezartzen du Legea baino beheragoko lerruna duten administrazio xedapen eta egintzetarako, baldin eta aurrekontu mugatzaileetan ahalbideratuta ez dauden gastu konpromezuak hartzea badakarte, edota gastu horien zenbatekoa bertan jarritakoa baino altuago bada. Elkargoei buruzko Legeak ere modu desberdinean zerrendatzen ditu Zuzenbide osoko egintzak; horien artean, Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 47. artikuluak aipatutakoak ezezik, barne hartzen ditu


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.