Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 188

188

RAMON PARADA

Karga egintza zehatzaileetan eta tartekaritzari buruzkoetan, interesatuak bista edo entzunaldirik ez izateak (nemo dannari inaudita parte) ere deuseztasuna dakar. Behin eta berriro aipatu den jurisprudentzia jakintsu batek ere horixe ohartarazi du; jurisprudentzia horren iritziz, tramite hori «berezko eskubidea da, oinarrizko tramitea, funtsezko­funtsezkoa, sakratua, ze justiziaren betiereko printzipio batek ezartzen duenez, ezin da inor kondenatu esan behar duena entzun barik» (besteak beste, 1979ko abenduaren 9ko eta 1983ko apirilaren 20ko epaiak). Entzuna eta defendatua izateko eskubide ho­ rrek aipamen berezia izan du Konstituzioaren 105.3. artikuluan. Artikulu horrek bermatu egiten du eskubide hori bidezkoa denean; eta, jakina, bidez­ koa izango da lehenago aipaturiko kasu guztietan. Horrela, Epai Botereari buruzko Lege Organikoak Zuzenbide osoko deuseztasuna ezarriko die epailearen egintzei ere «entzuna eta defendatua izateko eta laguntza jasotzeko eskubidea» ematen denean, eta «benetako defentsarik eza gertatu bada» (238.3. art.). Zuzenbide osoko deuseztasunak barru izan beharko ditu administrazio egintza adierazteko moduan egiten diren akatsik handienak ere, externacione del provvedimentoan alegia; horrek, epailearen egintzak bezala, modu eta betekizun jakin batzuk behar ditu, batzuk oinarrizkoak izanik, esate baterako, idatziz agertzea eta ebazpenak ematen dituen titular eskudunak sinatzea, edo agindua jasotzen duen menpekoak. Idatziz edota egintzaren titularrak sinatuta agertzen denean, egintzak ez du deus ere balioko, idatzita ez dagoen epaiak edo epailearen sinadurarik ez duenak ere balio ez duen bezala. Forma akats horrexeri buruz ari da Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 63.2. artikulua, «helburua lortzeko ezinbesteko betekizunak» ez dituzten administrazio egintzak aipatzen dituenean; egintza horiek deuseztakortasun kasuen barruan sartzen ditu, eta ez luke halakorik egin behar. Forma akats horixe auzibidean gertatzen denean, ordea, egintzak Zuzenbide osoko deuseztasuna duela esaten da (Epai Botereari buruzko Lege Organikoaren 240 eta 248. art.ak).

F) Kidego organoen borondatea agertarazteko oinarrizko erregelak urratuta emandako egintzak Kasu hori Zuzenbide osoko deuseztasunaren barruan sartzea bidezkotzeko, kidego organoek administrazio antolaketan duten garrantzira jo beharko dugu. Guztiak eraentzen dira euren arau berezien arabera eta, halakorik ezean, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 22 eta 28. artikuluetan ezarritako oinarrizko arautegiaren arabera; izan ere, arau horietatik abiatuta zehaztuko


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu