Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 187

ADMINISTRAZIO EGINTZEN BALIOGABETASUNA, DEUSEZTASUNA...

187

dintzatzea. Azkenean, auzitegi horiexek osatu beharko dute kalifikazio objektibo hori, egozkortasuna eta erruduntasuna kontutan hartuta zigorra jartzerakoan. Administrazioarekiko Auzibide Jurisdikzioaren epai aurreko eskumen hori onartuta bakarrik deuseztatu ahal izango dira egintza arazotsuak —delitu badira ere—, kondenatzen ez diren egintzak, alegia. Batzuetan ez dira kondenatuko delituaren osagai subjektiborik ez dagoelako, hau da, egozkortasunik edo erruduntasunik ez dagoelako; eta beste batzuetan, berriz, zigor akzioa azkendu egin delako, esaterako, erruztatua hiltzen denean, amnistia kasuetan edo delitua zein zigorra preskribatu egin direnean.

E) Prozedura erabat baztertuta emandako egintzak. Forma akatsek duten indarra baliogabetasuna sortarazteko Forma oinarrizko osagaia dela dioen printzipioa da oinarrizko erregela auzibide guztietan, batez ere, Zigor zuzenbidean; izan ere, Zigor auzibidean forma akatsek ukitu egingo dute alderdiek defendatzeko duten eskubidea, eta hori jurisprudentzia errotu batek ordena publikoko gaitzat jo du. Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Admnistrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak, ordea, gutxienera murriztu ditu prozedura akatsen ondoreak. Lege horren arabera, aukera bi daude: akatsa oso larria izatea ala ez. Oso larria izanez gero, erabateko edo Zuzenbide osoko deuseztasuna ekarriko du; bestela ez du egintza baliogabetuko eta baliogabetzen ez duen irregularitate hutsa izango da. Interpretazio horri jarrituz gero, 63.2. artikuluan deuseztakortasun kasuak bailiran jasota dauden kasu biak («helburua lortzeko ezinbesteko betekizun formalik ez duenean edo interesatuen defentsarik eza eragiten duenean»), izatez, Zuzenbide osoko deuseztasun kasuak izango lirateke. Izan ere, forma akatsa egintza sortzeko prozeduran gerta daiteke, lehenengo eta behin; egintza horrek Zuzenbide osoko deuseztasuna izango du, «legeak ezarritako prozedura erabat baztertuta eman bada». Legeak ezarritako prozeduraren ordez beste bat erabiltzea ere «ezarritako prozedura» baztertzearen barruan sartu behar da. Frantziako doktrinak prozeduraren desbideraketa kasutzat hartzen ditu (desviation de procedure). Horrela, hutsik dagoen funtzionario plaza zuzenean adjudikatzean deuseztasun akatsa egon daiteke, lehiaketa nahiz oposaketara atera behar denean (1968ko otsailaren 10eko epaia), edo kontratariren bat kontzertu zuzena erabilita aukeratzean, bidezkoa enkante prozedura izanda (1968ko urtarrilaren 5eko epaia); edota, hirigintza plan partzial baterako tramitatu den prozedura baten ondorioz, Plan Orokorra aldatzen denean, bataren eta bestearen tramiteak berdinak direla argudiatuz (1986ko abenduaren 18ko epaia).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu