Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 182

182

RAMON PARADA

Hori horrela izanik, zeintzuk dira erabateko deuseztasuna sortzen duten kari edo urratze larri horiek? Doktrinak irizpide asko erabili ditu galdera ho­ rri erantzuteko: akatsaren itxura edo nabarmentasunarena; oinarrizko osagai­ ren bat ez egotearena (horrek erabateko deuseztasuna ekarriko luke, eta osa­ gaia egon baina akastuna izateak, berriz, deuseztakortasuna); eta azkenik, osagai hori herri antolamenduaren aurkakoa izatearena (antolamendu hori modu berezian ukitzen duten urratzeek eskatuko dute, bakarrik, tratamendu berezia). Tratamendu horrek Auzitegiak antolamendu juridikoaren aurkako egintza deuseztatzeko dituen ahalgoak zabalduko ditu. Bestalde, Espainiako antolamenduak duen estandar edo zehaztu gabeko kontzeptuetarikoa da ordena publikoarena, eta ezinbestekoa da kontzeptu hori erabiltzea; horren antzekoak dira prezio justu, lanbide prestasun eta abar bezalako kontzeptuak ere (SANTAMARÍA). Irizpide orokor eta malgu horiek epailearen gain uzten dute, azken finean, Zuzenbide osoko deuseztasuna kalifikatzeko lana, eta egintza aurkaratzeak dituen inguruabar zehatzak ikusita kalifikatuko dute. Aldiz, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 62. artikuluak, lehenago azaldu den bezala, akats larri hori duten kasuen zerrenda egiten du.

A) Konstituzio babesa lor dezaketen eskubide eta askatasunen oinarrizko edukia kaltetzen duten egintzak Aurrerago esan denez, kasu hori 1992ko eraldaketak sartu zuen, oinarrizko eskubideak babesteko asmoz, zalantzarik gabe; babes horrek auzibidezko berme berezia dauka Oinarrizko Eskubideen Babesari buruzko abenduaren 26ko 62/1978 Legetik, eta Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoan arauturiko babes errekurtsotik hona. Hemen arazo interesgarri bi sortzen dira: zehaztu beharko da, bate­ tik, eskubide nahiz askatasun horiek eta euron oinarrizko edukia, eta bestetik, Zuzenbide osoko deuseztasuna adierazteak babesari buruzko auzibide berezian nahiz babes errekurtsoan izan dezakeen eragina. Manu horrek ukitzen duen eskubide eta askatasunen zerrendari dagokionez, Konstituzioaren 53.2 eta 161.1. artikuluek diote 14. artikulura jo behar dela, baita Igo. tituluaren II. kapituluko 1go. sekzioan aipaturiko eskubideetara ere. Oinarrizko eskubide eta askatasun horien edukia zehaztea arazo korapilatsua da. Konstituzio Auzitegiak dioenez, eduki hori bilatzeko, eskubide horren izate juridikoa zehaztu behar da, eta doktrinak berari buruz duen kontzepzio orokorra ere bai, arauketa juridikoa alde batera utzita. Ikuspegi


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu