Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 180

180

RAMON PARADA

izategabe edo inexistenteen kategoria oinarrizko osagairen bat ez duten egintzentzat izango da, esate baterako, eskugabezia nabariaren kasuarentzat (hau da, Estatuko beste botereren baten eginkizunak betetzen direnean, edota egintza ematen duen organoarenak ez diren gaiak ukitzen direnean); objekturik ez dutenean ere, egintzak deusezak izango dira, baita borondaterik (organoaren titularrari ezarritako indarkeria), karirik, edukirik (ezinezkotasuna edota legearekiko aurkakotasun nabaria direla eta) eta ad substanciam eskatutako formarik ez dagoenean ere. Egintzak deuseztakorrak izango dira hierarki eskugabezia egon, boterea gehegikeriaz erabili eta legea urratu egiten denean; akats horien ondorioz, egintza eta antolamendu juridikoaren arteko bateraezinsatuna sortzen da, Administrazio Prozedurari buruzko 1958ko Legearen 48. artikuluak zioen bezala. Azkenik, legezkotasun akatsek sortutako baliogabetasun kasuetatik kanpo, egintza ezeztakorrak daude. Horiek legearen arabera eman dira, baina egokitasun nahiz merezimendu akatsen bat dute, ze ez dira modurik hoberenean hartu, ikuspuntu ez juridikotik (etikoa, ekonomikoa, teknikoa etab.) begiratuta ez, behintzat. Aldi berean, ezeztapena ex tunc erakoa izan daiteke, deuseztasunaren ondoreen antzekoak dituela, baita ex nunc edo abrogacione erakoa ere, gertatze bidezko desegokitasunaren kasuetarako.

2. IZATEGABEKOTASUNA Zuzenbide osoko deuseztasuna, deuseztakortasuna eta baliogabetzerik ez dakarten erregularitateen kategoriak ikusi ondoren, komeni da baliogabetasunaren egoera klinikoa osatzea egintza izategabearen kategoria erabilita. Egintza juridiko izategabeen kategoria onartu ahal izateko, zenbait oztopo gainditu beharko ditugu. Lehenengo eta behin, euren izate metafisiko eta metajuridikoa; izan ere, «izadian ez dago gertaera deusezik, gauzak gertatu egiten dira ala ez; era berean, arlo juridikoan ere, egintzek balioa izango dute ala ez, besterik ezin daiteke esan» (PÉREZ GONZÁLEZ eta ALGUER). Bestalde, ohartarazi egiten da izategabekotasunaren kategoria ez dela beharrezkoa; izan ere, erabateko deuseztasunaren edo Zuzenbide osoko deuseztasunaren teoriak betetzen ditu gaur egun, behinola izategabekotasunak babestu zituen beharrizanak. Hori dela eta, SANTAMARÍAk dioenez, izategabekotasunaren oztopo nagusia deuseztasunetik bereizteko duen zailtasuna da; teoria mailan bereiz daitezke, baina praktikan bereizketa ia­ia ezinezkoa da, ze egintza izategabekotasunak eta egintza deusezak eraentza berdin­berdina dute Zuzenbidea aplikatzeko jardunbide judizialean. Beraz, kategoria horrek zenbait arrazoi praktiko direla­eta iraun du doktrina modernoan, esaterako, deuseztasunaren eraikitze teknikoaren hutsak ordezteko. Hori bi kasutan egiten da batez ere: batetik, kasu berriak sartzeko, deuseztasunak mugatuak direnean,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu