Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 17

ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA

17

4. ADMINISTRAZIOA ETA LEGEGINTZA Lehen Administrazioa Zuzenbidearen subjektu den Estatutzat ikusi dugu, alegia, antolaketa eta beste subjektuekin dituen harremanak aztertu eta auzitegietan epai daitezkeen arauen jasotzailetzat; baina ikuspegi horri zenbait ñabardura egin beharko zaizkio, bestela ez dugu Administrazioa benetan zer den ulertuko. Administrazioa, jakina, Zuzenbidearen subjektua da, arauen jasotzailea; baina, nolabait, Zuzenbidea sortzen duen organoa eta, edukiari dagokionez, legegilearen zein epaileen botereen antzekoak dituen aplikatzaile betearazlea ere bada. Aspektu hauek ahazteak Txanogorritxuren alegiko arriskuan erortzea ekarriko luke; ondorioz, legegintza erpe zein epai erpeak dituela eta, izatez herri botererik indartsuena dena amonatxo ezindutzat agertuko litzateke. Izan ere, Janoren moduan, Administrazioak hainbat aurpegi ditu; eta bat, behintzat, legegile izaeraduna, azken urteotan modu adierazkorrean hasi dena. Horrela, konstituzionalismoa sortu zenean Administrazioaren legegintza ahalmenak oso mugatuak ziren, beraiek Gorteetan baitzeuden erarik zabalenean (Cádizko Konstituzioaren 131. artikuluak adierazten duenez: «Legeak proposatu zein dekretatzea eta, behar izanez gero, interpretatu zein indargabetzea; Ejerzitoa, Armada eta Milizia Nazionalari ordenantzak ematea euren adar guztietan; Erresumako Polizia zein osasunerako araudi orokorrak onestea»); eta Erregeri, Botere Betearazlearen eta Administrazioaren buru gisa, arautzeko ahalgo apal bat besterik ez zioten utzi (171. art: «legeak betearazteko komenigarriak diren dekretu, araudi eta jarraibide egokiak luzatzea»). Baina, hainbat arrazoi zirela eta, astiro­astiro Administrazioa egiteko garrantzitsua hartzen joan zen legegintza egikaritzean. Erabateko botereen legeek, legegintza eskuordetzaren, gaien deslegalizazioaren zein dekretu­legeen teknikek, edota balizko arautze­ahalgo autonomo batek babestuta, eta legegintza ekimenaren monopolioa erabiliz, Gobernuak berak egindako arauen ikusle huts bihurtuko du Parlamentua. Eta, legegintza bigarren mailan egikaritzeaz edota bere kabuz egikaritzeko hainbat beharrizan zein premia arrazoi erabili behar izateaz nahikorik ez izanda, Parlamentua baztertu eta gai jakin batzuei buruzko legegintzaren titulartasuna berari eratxikitzeko eskatuko du, baita lortu ere, Frantziako Konstituzioan gertatu den moduan. Gai horiek Gobernuak araudi independienteak deiturikoen bidez arautuko ditu (34 eta 37. art.ak). Beraz, Gorteek eta autonomi erkidegoetako parlamentuek gauzatzen duten legegintza jarduera Gobernu desberdinen menpe egoten da de facto, gobernu horiek txotxongilotzat erabiltzen baitituzte parlamentukideak. Gainera, aipatu behar da —eta salatu— lege itxura duten administrazio egintzak emateko erabiltzen direla organo legegileak (lege­dekretuak emateko alegia, hots,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu