174
RAMON PARADA
GONZÁLEZ PÉREZ: La declaración de lesividad, RAP, 2, 1950; MARTÍN MATEO: La revisión de oficio de los actos nulos en la esfera local, REVL, 182; MEILÁN GIL: Delimitación conceptual del error material y de cuenta, RAP, 55, 1958; NIETO: Lesividad y expropiación, RAP, 36, 1961; IDEM: Proyecto de Ley de Procedimiento Administrativo en la República Federal Alemana, RAP, 47, 1965; PARADA VÁZQUEZ: Privilegio de decisión ejecutoria y proceso contencioso, RAP, 55, 1968; IDEM: Réplica a Nieto sobre el privilegio de decisión ejecutoria y el sistema contenciosoadministrativo, RAP, 59, 1969; SALA ARQUER: La revocación de los actos administrativos en el Derecho español, Madril, 1974; SANTAMARÍA PASTOR: La nulidad de pleno derecho de los actos administrativos, Madril, 1972.
1. BALIOGABETASUNA ETA BALIOGABETASUN MOTAK Aztertu dugu administrazio egintzaren anatomia, hau da, beraren osagaiak, beharkizunak eta ondoreak —osasuna, hitz batean esateko—. Orain, berriz, beharrezkoa da azterketari beste ikuspegi batetik heldu eta administrazio egintzaren patologia aztertzea, izan ditzakeen akats nahiz gaixotasunak alegia, eta hori baliogabetasunaren teoriak jorratuko du. Teoria horrek, aldi berean, administrazio egintzek izaten dituzten huts eta akatsak konpontzeko bideak aztertzen ditu, eta euren deuseztapena adierazteko mekanismoak ere bai. Administrazioak edota auzitegiek adierazpen hori egin ondoren, baliogabeko egintzak ez du ondorerik izango eta baliozkoa delako presuntzioa indarrik gabe geratuko da. Beraz, esan daiteke baliogabetasuna administrazio egintzaren egoera patologikoa dela, eta egintzak ohiko osagaietatik batzuk ez izateak edota osagai horiek akastunak izateak bereizten dutela. Edozein gaixotasunetan gertatzen den moduan, krisialdia gainditzeko, hor ere beharrezkoa izango da denbora igarotzea edota terapia egokia aplikatzea; gerta daiteke krisialdia oso gogorra izatea ere, eta egintza bertan behera gelditzea. Izan ere, akats batzuek deuseztasun erlatiboa edo deuseztakortasuna sortzen dute, eta hori berez osatzen da denbora igarota edota akatsak zuzenduta; beste batzuek, ostera, erabateko edo Zuzenbide osoko deuseztasuna izango dute, eta horrek egintza deuseztatzea ekarriko du, nahitaez. Administrazio Prozedurari buruzko 1958ko Legeak aztertu zuen lehenengoz administrazio egintzen baliogabetasunaren arauketa; ordura arte, Kode Zibilak egintza pribatuetarako xedatutakoaren arabera eraentzen izan zen. 4. artikulua aipatzen zen gehienetan; eta, 1973ko eraldaketa egin baino lehen, artikulu horrek «legean xedaturikoaren aurka emandako egintzen» deuseztasuna ezarri zuen arau orokortzat, «legeak berak baliozkoak zirela xedatu