Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 169

ADMINISTRAZIO EGINTZEN ERAGINGARRITASUNA ETA BETEARAZKETA

169

bezala betetzeko aukera emateko. Hala ere, hertsaketa pertsona talde bati egiten zaionean, aurretiazko agindua derrigortze egintza bihurtzen da, eta hori modu sinbolikoan adierazten da batzuetan, esaterako, legez aurkako manifestazioak turut­hotsak erabiliz desegiteko agindeiekin gertatzen dena (Ordena Publikoari buruzko 1959ko uztailaren 30eko Legearen 14. art.).

12. BETEARAZKETAREN MUGAK ETA EPAILEAK EGINDAKO KONTROLA. ERREKURTSOAK JARTZEKO AUKERA: JABARI GAINONTZEKOTZA ETA AUZIBIDEEN BIDEZKO AURKARATZEA Doktrinak dioenez, garrantzitsua da, eta hori esaten zuen MAYER­ek ere, betearazpenak administrazio egintzari aurrera egiten laguntzea; horrenbestez, ez ditu egintzaren edukiak aldatu beharko. Printzipio orokor horretatik administrazio betearazpenaren muga batzuk ateratzen dira, eta horiek, hasieran behintzat, ez dute desberdinak izan beharrik epailearen epaien betearazpena eraentzen dutenetatik. Muga orokorren artean, lehenengo eta behin, betearazpen bideen hurrenkera bera dago, eta gero, eurotako hainbat batera erabili ezin izatea, nahiz eta batzuek beste batzuetara eraman (adibidez, sorospidezko betearazpenean, kostuak ordaintzeak ondarearen gaineko premiamendua ekar dezake). Beste muga bat ere lehenago aipatu duten betearazpen neurrien proportziotasun printzipioa da: betearazpenak ezin izango du inoiz ere administratuaren egoera larriagotu, ezta norbere zehapena bailitzan agertu ere (GARCÍA DE ENTERRÍA). Betearazpenak ezin ditu gainontzekoen eskubideak ukitu eta, hori dela eta, administrazio nahiz judizio bidezko edozein betearazpenean, oinarrizkoa izango da organo betearazleak jabetza eta ondasun eskubideei buruz egindako adierazpen formalak noraino iristen diren ikustea; adierazpen horiek ezin izango dituzte aldatu Jabetza Erregistroan egiaztaturik egon eta auzitegiek babesten dituzten titulartasunak. Enbargo eta premiamenduak behartuaren ondasunetara mugatu beharko dira, erregistroko inskripzioetatik ateratzen denera, eta ezin izango dira zabaldu gainontzekoen izenean inskribaturik dauden beste ondasun batzuetara, nahiz eta ondasun horien benetako titularra behartua —eta ez eurak— dela pentsarazten diguten zentzuzko susmoak egon (Hipotekari buruzko Legearen 1. art.). Betearazpen prozedurari loturik ez dauden gainontzekoen titulartasunak babesteko, auzibide zibilean dagoenaren antzeko jabari edo eskubide hobea duen gainontzekotzaren intzidentea asmatu da administrazio betearazpen­fasean. Gainontzekoaren erreklamazio edo gainontzekotza horrek premiamendu prozedura etetea dakar hizka­mizkadun ondasun eta eskubideei dagokienez, enbargatu eta Herri erregistro egokian aurrearretazko idaztoharra


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.