Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 168

168

RAMON PARADA

tuak agiri konprometagarriak adierazi edo erakustera behartzeko isun hertsagarriak. Hori dela eta, Auzitegi Gorenak Zergei buruzko Lege Orokorraren 83.3.f) artikuluaren konstituzio aurkakotasuna adierazi du; lege horrek, apirilaren 26ko 10/1985 Legeak egindako eraldaketaren ondoren, 25.000tik 1.000.000rako isunak jarriz zehatzen du «froga nahiz kontabilitate agiririk ekartzen ez duena, edo agiri horiek erakutsi nahi ez dituena”, zerga ikuskapenaren organoetan. Hala ere, Konstituzio Auzitegiak onartu egin du manu horren baliozkotasuna (1990eko apirilaren 26ko epaia).

11. PERTSONEI EGINDAKO HERTSAKETA ZUZENA Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 100. artikuluak onartzen du pertsonei egiten zaien hertsaketa zuzena, administrazio egintzak betearezteko azken bidetzat. Baina, zertan datza hertsaketa hori? Doktrinak zuzenean derrigortzeko neurri horiek era askotakoak izan daitezkeela dio: bide jakin batean aurrera egitea oztopatze hutsetik, lekuren batera sartzea galaraztetik, pertsona bera mugitzera doaz. Tartean badira beste zenbait neurri ere, esate baterako, pertsona hori geldiaraztea une baterako, bai beraren askatasuna kentzeko edo bai beraren buruari neurri batzuk ezartzeko (ebakuntza, derrigorrezko txertaketa); edota suarmekin egindako eraso fisikoa, salbuespenezko polizi neurriak direnean, esaterako, inork agindu bat bete nahi ez eta Administrazioaren agenteei bortxaz eraso egiten dienean. Beraz, teknika hori modu desberdinetan ager daiteke eta, batzuetan, aparteko larritasuna edukiko du; hori dela eta, beharrezkoa da sortutako egoerari egokitu ahal zaion beste betearazpen biderik aplikatzeko modurik ez dagoenean bakarrik erabiltzeko eskatzea, eta «legeak eskuespena berariaz ematen duenean”, jakina (100. art.). Horrenbestez, Administrazio Prozedurari buruzko 1958koaren ondorengo legeek zenbait kautela jartzen dute neurri hori erabiltzeko; gainera, areagotu egiten dituzte gerta daitezkeen gehiegikeriak konpontzeko neurriak, pertsonei egindako hertsaketa «gizakiari eta giza eskubideei zor zaien begirunearen barruan” egin behar delako ideian oinarrituz. Horrela, hertsaketa aplikatzeko behar­beharrezkoa den gutxienaren irizpidea ezartzen da, egoera zehatzarekin proportzioa mantendu behar dela dioena alegia, eta onartu egiten da neurri horiei lotzen diren Administrazioaren xedapen eta egintza guztiak aurkaratzea, ekainaren 1eko 4/1981 Lege Organikoak, alarma, salbuespen eta setio egoerei buruzkoak, xedatzen duen bezala. Pertsonei egiten zaien hertsaketa, agindeia behar bezala eta norberari egin eta gero, egin behar da, betearazi nahi den egintza edo agindua behar den


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.