Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 165

ADMINISTRAZIO EGINTZEN ERAGINGARRITASUNA ETA BETEARAZKETA

165

Ondarearen gaineko premiamendua administrazio egintzak betearazteko gehien erabiltzen den prozedura da. Diseinatua izan den bezala, Administrazioei zor zaien era guztietako kobrantzetan aplikatzen da, eta ez Estatuko zerga zorretan bakarrik. Norbanakoek herri jarduerak egiten dituztenean erabil daiteke betearazteko era hori ere, esaterako, hirigintza­erakunde laguntzaileen kasuan, Lurzoruari buruzko Legearen 130.2. artikuluak ematen baitio pribilegio hori. Askoz ere eztabaidagarriagoa da toki zerbitzuen emakidadunak herri zerbitzuen prezio edo tasak kobratzeko erabiltzea, ordea, ez baitago hori ahalbideratzen duen legerik, Toki Korporazioen Zerbitzuei buruzko Araudiko 128.4. artikuluak ezartzen duen bezala. Lehenago esan den moduan ere, premiamendu prozeduran epaileak hartzen du esku oinarrizko eskubide batzuk bermatzeko; horrek aukera ematen du betearazketa sistema mistoa egituratzeko, eta sistema horretan epaileak eta Administrazioak bermatuko dute betearazketa. Horrela, eta egoitzaren hautsiezintasun eskubidetik babesteko (Konstituzioaren 18.2. art.: «egoitza hautsiezina da. Ezin izango da bertara sartu, ezta miaketarik egin ere, titularraren adostasunik edo epailearen ebazpenik gabe, ageriko deliturik ez bada)», instrukzioko zigor epailearen eskuespen arrazoitua behar da: «Instrukzio epaitegiei dagokie, baita, egoitzetara, gainerako eraikinetara edota titularraren adostasuna behar duten beste zenbait lekutara sartzeko eskuespena ematea ere, administrazio egintza derrigorrez betearazteko beharrezkoa denean. Eskuespen hori arrazoitutako ebazpen baten bidez emango da» (Epai Botereari buruzko 1985eko Lege Organikoaren 87.2. art.). Ikusi dugun bezala, epailearen bigarren eskuhartzea jabetzaren defentsan artikulatzen zen, argi eta garbi, eta epaitegietako lokaletan ondasun higiezinen enkantea egiteko Mahai bat eratzea zen. Mahaiburua epailea izango litzateke eta epaitegiko idazkariak eta zergabiltzaileak osatuko lukete; horiek ondasunen adjudikazio probidentzia eman beharko liokete errematatzaileari (1968ko azaroaren 14ko Dekretuak onetsitako Zergabilketari buruzko Araudi Orokorraren 142 eta ondorengo art.ak). Baina gaur egun ezabatu egin da epailearen eskuhartze hori, eta Ogasuneko ordezkariek ordezkatu dituz­ te epaileak (ekainaren 13ko 1.327/1986 Errege dekretua). Prozedura hasten da zenbateko likido bat ordaintzera behartzen duen egintza dagoenean; lehenengo eta behin, premiamendu probidentzia egokia luzatzen da, zordunak bere borondatez ordaintzeko izan duen epean ordaindu ez izatearen ondoriozkoa. Premiamendu probidentzia aurkaratzeari dagokionez, ondokoak bakarrik onartzen dira aurka jartzeko arrazoitzat: a) ordainketa; b) preskripzioa; c) geroratzea; d) likidazioa arauzko jakinarazpenaren bidez ez egitea; e) prozedura hasten duen ziurtagiri edo agirian formazko akatsen bat egotea; f)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu