Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 160

160

RAMON PARADA

pentsatu, ez konstituziogileak eta ez herri administrazioen portaera eragingarri hori ezinbestekoa dela esan dutenek, epai ahalgo nabaria eratxiki ahal izango zaiola Administrazioari halako oinarri ahul batetik abiatuta. Horixe da Konstituzio Auzitegiak egiten duena; auzitegi horrek aintzatesten duenez, Konstituzioaren 117.3. artikuluak legeetan ezarritako epaile eta auzitegiei ematen die epaiturikoa betearazteko jurisdikzio ahalgoren monopolioa. Gainera, auzitegi horrek dioenez, Administrazioari ere badagokio ahalgo hori; izan ere, Konstituzioaren 103. artikuluaren arabera, Administrazioa eragingarritasun printzipioan oinarritu beharko da, eta horrek «legegile arruntaren erabakira jotzea» dakar «eragingarritasuna lortzeko arau, bide eta tresna zehatzei dagokienez». Tresna edo bide horien artekoa dugu, jakina, edozein Herri Administraziok bere burua babesteko eta bere arauak betearazteko ahalmena. Burubabes ahalmen hori «beraren eskubideak eta euren mugak adierazten dituzten egintzak berehala betearazteko» ematean datza, eta ez du beste mugarik izango betearazpenaren subjektu pasiboen oinarrizko eskubideak errespetatzea baino.

8. ADMINISTRAZIO EGINTZAK DITUEN ONDOREAK ETETEA Administrazioak nahiz auzitegiek administrazio egintzaren eragingarritasuna eten eta betearazketa bera geldiaraz dezakete, bai euren arioz eta bai interesatuak eskaturik, erreklamazio bat ebazpenaren zain dagoen bitartean; eta horrexek biguntzen du administrazio egintzen betearaztasun printzipioaren zurruntasuna. Administrazio egintzen ondoreak etetea ihes eta segurtasun balbula da, salbuespenezkoa bada ere, eta egintza zuzena den ala ez aztertzeko aukera ematen du, betearazketak aztertze horren emaitza alferreko bihurtu baino lehen. Antolamendu juridiko guztiek onartzen dute administrazio egintzen eragingarritasuna eta ondorio betearazleak etenda uzteko aukera, Administrazioari eta epaileari egindako errekurtsoen sistemaren barruan, euren aurka egiten diren errekurtsoak ebazteko astirotasuna konpontzeko. Prozesu horiek ez lukete zentzurik izango egintzak betearazi izan balira betearazte neurriak desegiteko aukerarik gabe, hau da, errekurtsoen ebazpen onirizle batek ekarriko lukeen betearazpenaren aurreko egoerara bueltatzea ezinezkoa izango balitz. Italiako Zuzenbidean, GIANNINIk bigarren mailako prozeduratzat kalifikatzen du administrazio bidean egindako etendura, hau da, kautelazko neurritzat, Auzibidezko zuzenbidearen terminoak erabilita; eta, berak dioenez, ezin da onartu etendurak geldiarazitako egintzaren eragingarritasuna ukitzen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu