Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 159

ADMINISTRAZIO EGINTZEN ERAGINGARRITASUNA ETA BETEARAZKETA

159

daiteke gorajotze eta kasazio errekurtsoak erabilita, baina administrazio egintzen betearazpena ezin izango da geldiarazi administrazio zein Administrazioarekiko auzibide errekurtsoa jarrita. Bestalde, administrazio egintzen betearazpenaren zerbitzupean jartzen ditu epaileak. Ezaugarri berezi bi horiek ez datoz bat, itxura batean behintzat, Konstituzioak egindako epaileen eginkizunak duen definizioarekin («epaitu eta epaiturikoa betearazi») eta hori epaile nahiz auzitegiei bakarrik uztearekin, baita epaileek Administrazioarekiko duten independentziarekin ere; izan ere, epaileok administrazio betearazpenaren laguntzaile bihurtzen dira, baina ez dute administrazio egintzen eduki nahiz forma kontrolatzen. Lehenengo printzipioak jurisdikzio eginkizuna definitzen duen formulazio erabateko eta osoagoa dauka 1978ko Konstituzioaren 117.3. artikuluan («auzibide guztietan jurisdikzio ahalgoa, epaitu eta epaiturikoa betearaztea alegia, epaitegi eta Auzitegien eskumenekoa bakarrik izango da»), Cádizko Konstituzioaren 242. artikuluak adierazten zuena baino («Auzitegiek bakarrik dute legeak kausa zibil eta kriminaletan aplikatzeko ahalgoa»); artikulu horren ondorioz, 1813ko irailaren 13ko Konstituzio Dekretuak betearazketa erabakiaren pribilegioa kendu zion Administrazioari, eta auzitegietan auzia jartzera behartu zuen norbanako hutsa bailitzan. Betearazketa erabakiaren pribilegioa onartzeak, aldi berean, epaileen arteko batasunaren printzipioa oinarrian urratzea dakar; izan ere, epaitu eta epaiturikoa betearazteko jurisdikzio ahalgoarekin pareka badaiteke, Administrazio bakoitza epai organotzat itxuraturik gelditzen da, hau da, antzinako epaitegi pribatibotzat.

Hala eta guztiz ere, orain Administrazioaren betearazketa ahalgoak ukatzea alferreko utopia izango litzateke —kontutan izan behar da Italia eta Alemaniako zuzenbideetan ere orokorrean onartzen direla, eta Frantziakoan ahalgo horien hedapena araudiren batek kasuan­kasuan eratxikitzearen menpe dagoela—, ze Administrazioak administrazio egintzak betearaztea ukatu ezineko errealitatea da, Konstituzioak bestelakorik badio ere. Gainera, Konstituzioak berak ere, judizio eta administrazio eginkizunen banaketaren printzipioei kontrajarrita, egintzak zuzenean betearaztekoa baino ahalgo indartsuagoa aintzatesten dio Administrazioari, epai ahalgo hutsa dena: ahalgo zehatzailea. Hori geroago ikusiko dugu (25. art.). Beraz, gehiago ahal duenak gutxiago ere ahal duela dioen printzipioa gogoratu izan balu, Konstituzio Auzitegiak, otsailaren 17ko 22/1984 epai horretan, Administrazioaren betearazketa erabakiaren pribilegioak ez zuen oinarritu beharrik izango Konstituzioaren 103. artikuluak nagusiarazten duen eragingarritasun printzipioan. Eragingarritasuna Administrazioa ondo antolatu eta ibiltzeko zuzentarau edo gidalerroa baino ez da, baina inork ere ez du inoiz


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.