14
RAMON PARADA
dauden adarrak Zuzenbide publikoaren betiko kontzepziotik kanpo utzi behar dira; hauxe da «legegintza» Zuzenbidearekin gertatzen dena, alegia, iturrien sistema, Zuzenbidea sortzeko era eta arau edo printzipio batzuen zein besteen balio ezberdina arautzen dituen antolamendu juridikoaren zatiarekin. Hau guztia Konstituzio zuzenbidearen oinarrizko edukia da, batez ere «arauketari buruzko arauketa» (GIANNINI) edo «Zuzenbidea nola sortu eta zein den beronen ondorea» (KELSEN) aztertzea helburu duena. Bestalde, Zigor zuzenbidea eta Auzibidezko zuzenbidea osatzen dituzten arauen helburua bai Zuzenbide publikoa eta bai pribatua beteko direla bermatzea besterik ez da; eta funtzionaltasun ezberdin hau dela eta, Zuzenbide publikoZuzenbide pribatu sailkapenetik kanpo utzi behar dira. Auzibide eta zigor legeei ezin hobeto doakie Zuzenbide bermatzaile izenondoa (JIMÉNEZ DE ASÚA). Administrazio zuzenbidearen arauek ez bezala, lege hauek Estatua dute helburu, baina ez Zuzenbidearen subjektu den neurrian, Zuzenbide osoaren bermatzailea den neurrian baizik, bai publikoarena eta bai pribatuarena; Zuzenbide bermatzaile izaera berbera dute, nolabait, Administrazioaren judizio gisako eginkizunak arautzen dituzten xedapenek, baita errepresiboek eta tartekaritzazkoek zein derrigorrez betearaztekoek ere.
3. HERRI ADMINISTRAZIOAREN KONTZEPTUA ETA BERONEN NOLABAITEKO HEDAPENA ESTATUAREN BOTERE GUZTIETARA Lehen proposatutako Administrazio zuzenbidearen definizioak —herri administrazioen antolaketa eta jokabidea eraentzen duten arau eta printzipioen multzoa— planteatzen duen oinarrizko arazoa herri administrazioen kontzeptua da hain zuzen ere, edo Herri Administrazioarena, labur zurrean haiei guztiei deitzen zaien moduan. Oinarrian, Zuzenbidea sortu (Gorte Nagusiak, autonomiadun parlamentuak) edo bermatzeko (epaile eta epaitegiak) eginkizun zehatza duten Estatuko erakunde edo herri botereak nozio honetatik kanpo uzten dira. Estatuaren gainerakoarekin Herri Administrazioaren kontzeptua sortzen da eta, bertan, Estatuko Administrazioa sartzen da lehenik (eta horren barruan Gobernuaren menpeko organoak daude: ministerioak, Estatuko idazkaritzak, idazkariordetzak, zuzendaritza nagusiak, zuzendariordetzak, zerbitzuak, sekzioak eta bulego edo negoziatuak); baita Herri Administrazioaren ingurualdeko antolaketa ere (Gobernu ordezkaritzak, Gobernu zibilak, probintzietako zuzendaritzak). Bigarrenik, lurralde oinarria duten gainerako administrazioak ere Herri Administrazioaren barruan daude: zortzi milatik gorako udalerriak, probintziak eta autonomi erkidegoak, baita haien menpeko erakunde espezia-