Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 149

ADMINISTRAZIO EGINTZEN ERAGINGARRITASUNA ETA BETEARAZKETA

149

arazteko birtualtasuna duen ebazpena. Eta ez da, ustezko zordunak, jakinarazpena jaso ondoren, zorra egoteaz, bere kopurakin edo montante likidoaz edota egintzaren erregulartasunaz oposizioa azal dezakeelako, bi hilabeteko epean, gaia dela eta eskumena duen zibil nahiz administrazio epaitegian; oposizio horrek berez ahultzen ditu ebazpenaren betearazketa­birtualtasunak, eta ez zaio ematen ondorengo prozesuan frogaren zama aldatzeko moduko baliozkoa delako presuntziorik ere. Horrenbestez, l’état exécutoire oposizioa formulatzen ez denean bakarrik sortzen du bere birtualtasun guztia. Azken finean, beraz, les états exécutoiresak nahi diren kredituak baino ez diren bitartean, aurrerago ikusi diren arrêtes de débetak eurek direnagatik eska daitezkeen kredituak dira.

C) Administrazioak berak betearaztea administrazio egintzak. Alemania eta Italiako zuzenbideak Administrazioari bere egintzetan dauden aginduak betearazteko ahalgoa aintzatestea OTTO MAYER­ek bidezkotu zuen joan den mendean administrazio egintza eta epailearen epaia parekatu zituenean: «administrazio egintza —esan zuen— Administrazio agintari baten egintza da, eta manupeko edo menpekoarentzat eskubidea zer izan behar den zehazten du kasuan kasu. Administrazio egintza, epaia bezala, herri boterearen adierazpen berezia da». Hori dela eta, egintza betearazteko, hertsaketa zuzena zein «prozesu zibilaren formak betetzen dituen betearazpena» aipatzen dira, eta hertsaketa zigorrak onartzen dira administrazio betearazpenaren indargarritzat ere. Administrazio egintzen betearazketaren ikuspegi agintekeriazko eta buruaski berbera aurkitzen dugu mende honetan, ze, FLEINER­ek dioenez, Alemaniako zigor legeriak ez du delitu orokorrik ezagutzen agindu ofizialak ez betetzeagatik, eta bere bidetik doa, administrazio agintariek ezarri beharreko derrigortze zigorra, sorospidezko betearazpena eta ondare nahiz pertsonei egindako hertsaketa erabiliz. Gaur egun, administrazio egintzen betearazpena ez du 1976ko maiatzaren 25eko Administrazio Prozedurari buruzko Legeak eraentzen, Administrazio Betearazpenari buruzko 1953ko apirilaren 27ko Legeak baino, eta Alemaniako Zuzenbidean erabili ohi diren agintekeriaz­ ko ereduaren arabera egiten du. Italiako soluzioa antzekoa da, doktrinan terminologia oso argi agertzen ez bada ere, ze autore batzuek eragingarritasuna (edo betearaztasuna) eta betearazketa bereizten dituzten bitartean, beste zenbaitek, GIANNINIk esaterako, imperativitá eta burubabesa espresioak erabiltzen dituzte aurrekoen ordez. Autore horrek dioenez, burubabesa edo betearazketa administrazio agintariari eratxikitzen zaion ahalgoa da, eta, horren bitartez, aukera izango du administrazio egintzarekin sortzen den Administrazioaren abantailazko posizioa bere


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu